Gobernuaren proposamenak Ingurumena eta Lurralde Politika

Euskal Autonomia Erkidegoko Hondakinak Prebenitzeko eta Kudeatzeko Plana 2020

Eu
Eu

Euskal Autonomia Erkidegoko Hondakinak Prebenitzeko eta Kudeatzeko Planaren ekarpen-fasea amaitu da

2014.eko abenduak 04

Euskal Autonomia Erkidegoko Hondakinak Prebenitzeko eta Kudeatzeko 2020rako Planak urte horretarako politika zehaztuko du, hainbat arlotan, adibidez: hondakin kopurua txikitzea, sailkatutako bilketa handitzea, hondakinak berrerabiltzeko prestatzea, birziklajea eta balioztatzea, hondakin-deuseztatzearen optimizazioa, informazioaren hobekuntza, hondakinen arloko gardentasuna, merkatu berdearen sustapena eta enplegu-sorrera.

Planaren testuarekin jendaurreko informazioa egin zen, EHAAn argitaratuta, eta Irekian proposamena egin zen, herritarren ekarpenak proiektuaren behin betiko bertsioa idatziko zuen lantaldeari helarazteko.

Egin diren alegazioekin jatorrizko testua aldatuko da eta txosten bat idatziko da, jasota gera dadin zer dela eta onartu eta baztertu diren alegazioak. Nahitaez egin beharreko txostenak egin ondoren, Gobernu Kontseilura bidaliko da dekretu-proiektua, hark onets dezan.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko