Gobernuaren proposamenak Ingurumena eta Lurralde Politika

Arabako Lurralde Historiko bost ibai Kontserbazio Bereziko Eremu (KBE) izendatzea: Baia, Ihuda (Ayuda), Ebro, Omecillo-Tumecillo eta Zadorra

Eu
Eu

Ebro ibaia Kontserbazio Bereziko Eremuaren (KBE) izendapenari alegazioak egiteko fasea amaituta.

2015.eko urtarrilak 23

Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburuaren 2014ko apirilaren 16ko Aginduaren bidez (PDF, 2 MB) hasierako onarpena eman zitzaion Arabako Lurralde Historikoko Baia, Ihuda, Ebro, Omecillo-Tumecillo eta Zadorra ibaietako bost Europar Batasunaren Garrantzizko Leku (BGL) Kontserbazio Bereziko Eremu (KBE) izendatzeari.

Arabako Foru Aldundiaren Diputatu Kontseiluaren 314/2014 Erabakiaren bidez,  hasierako onarpena eman zitzaien zenbait kudeatzeko jarraibideri eta kontserbatzeko neurriri aipatutako bost Kontserbazio Bereziko Eremuetako habitataren endekapena eta espezien gaineko aldaketak ekiditeko (ALHAO, zk.:71, 2014ko ekainaren 25ekoa).

Eta Arabako Lurralde Historikoko Baia, Ihuda, Ebro, Tomecillo- Tumecillo eta Zadorra ibaietako bost Europar Batasunaren Garrantzizko Leku (BGL) Kontserbazio Bereziko Eremuren (KBE) izendapena jendaurrean jarri zen, Arabako Lurralde Historikoko Aldizkari Ofizialean (ALHAO). Orobat, proposamen bat zabaldu zen Irekian, interesdun guztiek egokitzat jotzen zituzten alegazioak aurkeztea izan zezaten.

 

Diputazioen, udalen, erakundeen enpresen eta elkarteen alegazioak jaso ziren, eta, behin aztertuta, dokumentua aldatu zen, behin betiko onarpena egiteko.

Horrenbestez, ingurune hidrikoari lotutako Kontserbazio Bereziko Eremuak (KBE) eta Hegaztientzako Babes Bereziko Eremuak (HBBE) (ibaiak, itsasadarrak eta hezeguneak) kontserbatzeko arau berriak onartu ondoren, aipatutakoak ordezkatuko dituzte, eta tipologia horien barruan dauden Euskal Autonomia Erkidegoko KBE eta HBBE guztietan aplikatu beharko dira.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau