Gobernuaren proposamenak Ingurumena eta Lurralde Politika

EAEko natura 2000 sareko ingurune hidrikoari lotuta dauden eremuak (KBE eta HBBE) babesteko arauak aldatzea (ibaiak, estuarioak eta hezeguneak)

Eu
Eu

Ingurune hidrikoari lotutako Kontserbazio Bereziko Eremuak (KBE) kontserbatzeko arauei alegazioak egiteko fasea amaituta.

2015.eko urtarrilak 23

Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburuaren 2014ko apirilaren 16ko Aginduaren bidez, hasierako onarpena eman zitzaien EAEko ibai, itsasadar eta hezegunetako Kontserbazio Bereziko Eremuetan (KBE) eta Hegaztientzako Babes Bereziko Eremuetan (HBBE) aplikatu beharreko kontserbazio-arauei. Arauok KBEak eta HBBEak kudeatzeko tresnen parte dira, eta eremuak izendatzearekin batera onartzen dira.

Hasierako onarpena jaso duten kontserbazio-arauek 215/2012 Dekretuaren I. eranskinean onartutako jarraibideak eta arauak aldatzen dituzte, zeinak indarrean baitaude; izan ere, dekretu horren bidez, eskualde biogeografiko atlantikoko hamalau ibai eta estuarioren Kontserbazio Bereziko Eremuak izendatzeko eta kontserbazio-neurriak onartzen dira. (EHAA-zk.: 112, 2013ko ekainaren 12koa).

Ingurune hidrikoarekin lotutako EAEko Natura Sarea 2000 izenekoaren KBE eta HBBEetan aplikatu beharreko kontserbazio-arauen aldaketak jendaurrean jarri ziren, EHAAn argitaratuz, eta, halaber, proposamen bat irekiz, Irekia webean, interesdun guztiek egokitzat jotzen zuten beste ekarpen aurkeztea izan zezaten.

Diputazioen, udalen, erakundeen, enpresen eta elkarteen alegazioak jaso ziren, eta, behin haiek aztertuta, dokumentua aldatu zen, ondoren behin betiko onartzeko.

Horrenbestez, behin ingurune hidrikorekin (ibaiak, itsasadarrak eta hezeguneak) lotutako KBEak eta HBBEak kontserbatzeko arau berriak onartuta, lehen aipatutakoak ordezkatuko dituzte, eta tipologia horien barruan dauden EAEko KBE eta HBBE guztietan aplikatu beharko dira. 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau