Gobernuaren proposamenak Enplegua eta Gizarte Politikak

Gizarte Zerbitzuen Euskal Sisteman doanekoak ez diren prestazioen eta zerbitzuen finantziazioa darabilten pertsonei buruzko dekretu-proiektua.

Eu
Eu

Gizarte Zerbitzuen Euskal Sisteman doakoak ez diren prestazioen eta zerbitzuen finantziazioa darabilten pertsonei buruzko dekretu-proiektuari ekarpenak egiteko fasea amaitu da

2014.eko abenduak 04

Dekretuak erabiltzaileek eta ordaintzeko beharra duten bestelako pertsonek Gizarte Zerbitzuen Euskal Sisteman doakoak ez diren prestazioen eta zerbitzuen finantziazioan izango duten partaidetza ekonomikoaren irizpide orokorrak erregulatuko ditu.

Erabiltzaileen baliabide ekonomikoen maila ez da Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemako prestazioetatik eta zerbitzuetatik baztertuta geratzeko faktore izango, eta ezingo da erabili zerbitzuen esleipena, maila eta modalitatea zehazteko.

Proiektuaren entzunaldi-izapidea egin zen hainbat erakundetan, besteak beste: Gizarte Zerbitzuen Erakunde arteko Organoa, Gizarte Zerbitzuen Euskal Kontseilua, Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Kontseilua, foru-aldundiak eta Eudel.

Gainera, jendaurreko informazioa ere egin zen, EHAAn argitaratuta, eta Irekian proposamena egin zen, herritarren ekarpenak proiektuaren behin betiko bertsioa idatziko zuen lantaldeari helarazteko.

Egin diren alegazioekin jatorrizko testua aldatuko da eta txosten bat idatziko da, jasota gera dadin zer dela eta onartu eta baztertu diren alegazioak. Nahitaez egin beharreko txostenak egin ondoren, azkenean Gobernu Kontseilura bidaliko da dekretu-proiektua, hark onets dezan.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau