Gobernuaren proposamenak Enplegua eta Gizarte Politikak
Eu

Euskadi Lagunkoia iniziatiba aurrera doa

2015.eko martxoak 03

Euskadi Lagunkoia Sustraietatik iniziatibak populazio proiekzioek iragartzen duten adineko pertsonen taldea bikoiztearen fenomenoari aurre egiteko asmoz sortzen da. Etorkizuneko panorama demografikoak zahartutako Euskadi bat iragartzen du, non hamar pertsonatik lauk 65 urte baino gehiago  izango dituzten.

Erronka demografiko honen aurrean, adineko pertsonak oso elementu baliagarriak direla  pentsatzen dugu, bai familiarentzat, komunitatearentzat edo eta ekonomiaren jasangarritasunarentzat. Adineko pertsonek komunitateari egiten dioten ekarpena , dagokion moduan baloratu asmoz bideratzen da, hein handi batea, Euskadi Lagunkoia Iniziatiba.

Horregatik guztiagatik, Irekia bitartez, ekimen honen inguruan interesa azaldu duten pertsonan ororen ekarpena eskertzekoa da, modu horretara bakoitzak iniziatibari bultzadatxo bat izan da eta.

Ekimenak aurrera jarraitzen du, markatutako hiru helburu orokorrak lantzen jarraitzen du: parte hartze prozesuak sortzen,  Udalek beraien eskumen eremuetan bere auzotarren zahartzea kontuan hartuko dituen aldaketak sustatzen laguntzen eta adineko pertsonek komunitatearen ongizatearen sortzaile diren heinean euren potentziala aprobetxatuz.

Iniziatiban interesa izan duten pertsonei www.euskadilagunkoia.net web orria bisitatzera animatzen dugu, bertan proiektuaren aurrerapausoen jarraipena egin ahal izango delako eta,  horretaz gain, web orriak ekarpenak egiteko hainbat aukera eskaintzen dituelako.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau