Tabako Kerik Gabeko Euskadi
Gobernuaren proposamenak Osasuna

Osasun esparrutik kanpoko leku publikoetan desfibriladoreak jartzeko eta erabiltzeko beharra arautzeko Dekretuaren proiektua

7 parte hartze
qrcode
qrcode

Bukatu da osasun esparrutik kanpoko leku publikoetan desfibriladoreak jartzeko eta erabiltzeko beharra arautzeko Dekretu-proiektuari ekarpenak egiteko fasea

2014-08-01

Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak uste du dekretu horrek areagotu egingo dituela osasun esparrutik kanpo desfibriladoreak erabiltzea bultzatzeko eta errazteko egiten ari ziren ahaleginak.

Garrantzi handiko gai bat da, pertsonen bizitza salbatzeaz ari baikara.  Horrenbestez, Euskal Autonomia Erkidegoko osasun-administrazioek, beren eskumenen esparruan, osasun-eremutik kanpo leku publikoetan desfibriladoreak jartzea eta erabiltzea bultzatuko eta gomendatuko dute, desfibriladoreak jartzeko obligaziorik ez izanagatik ere jartzea komeni dela uste badute.

Arau hori Araba, Gipuzkoa eta Bizkaiko foru aldundien esku, EUDELen, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren, Confebasken eta EAEko sendagileen elkargo ofizialen esku jarri da, Xedapen Orokorrak egiteko prozedurari buruzko abenduaren 22ko 8/2003 Legean aurreikusitako izapideak betez, parte-hartze eta kontsulta izapideak egiteko.  Euskadiko Kontsumoko Kontsulta Batzordearen eta Ikuskizunen Euskal Kontseiluaren esku ere jarri da. Horietaz gain, Irekian ere bai, eztabaida eta herritarren ekarpenak errazteko. Eztabaida-fasea bukatuta, proposamenak aldeko bi argudio, ohar bat eta aldeko bost boto jaso ditu, eta twitterren hamairu aldiz bertxiokatu dute.

Horrekin guztiarekin, arau hau bultzatu duen organoak, jasotako alegazio eta oharrak eta parte hartu duten eragileek egindako txostenak aztertu ondoren, hasierako testua aldatu, txosten bat egin eta dekretu-proiektua Gobernu Kontseilura bidaliko du, hark onets dezan.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan