Gobernuaren proposamenak Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasuna

Ehiza-baimenaren eta ehizatzeko gaitasunaren azterketaren Dekretuaren proiektua

9 parte hartze
Hitzaurrea

Bi hamarkada baino gehiago igaro dira Euskal Autonomia Erkidegoan "ehiztariaren azterketa" egiten hasi zenetik. Azterketa hori aitzindaria izan zen estatuan.

Euskal Autonomia Erkidegoan ehizaren bertako legea onartzeak ehiza-baimenak emateko sistema berrikustera behartzen gaitu. Ehizatzeko gaitasuna egiaztatzea ehiza-baimena aurrenekoz eskuratzeko aurretiazko ezinbesteko baldintza denez, berrikusketa hori baliatuz araudi biak testu bakarrean batzea aukeratu da.

Dekretu hau prestatzeko, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako foru-aldundietan ehizaren arloan eskumena duten sailetan egin da kontsulta, eta sektorearen ordezkari diren elkarteetan ere bai.

#Caza
Zerikusia duten berriak