Gobernuaren proposamenak Ingurumena eta Lurralde Politika

Araba Erdialdeko, Biasteriko, Laudioko, Eibarko, eta Arrasate-Bergarako lurralde plan partzialen jarraipen-memoriak

Eu
Eu

Araba Erdialdeko, Laguardia/Guardia, Laudio/Llodio, Eibar eta Arrasate/Mondragón-Bergarako lurralde-antolamendu partzialen jarraipen-memoriak amaitutzat jo dira, behin betiko

2014.eko abenduak 19

Lurralde Plangintzaren eta Hirigintzaren Zuzendaritzak Araba Erdialdeko, Laguardia-Guardiako, Laudio-Llodioko, Eibarko eta Arrasate/Mondragón-Bergarako lurralde-antolamendu partzialen jarraipen memoriak idatzi zituen, eta memorian horietan, plan horiek sektore-plangintzari, udal-plangintzari eta gerora etorritako egoera sozioekonomikoei emandako erantzuna aztertu zen.

Memoria horiek udal eta foru-aldundi guztietara bidali dira, Euskal Autonomia Erkidegoko Lurralde Antolamendurako Batzordearen aurrean, ondoren egin beharreko baterako igorpena dela eta, erakunde horiek guztiek beraien ekarpenak egin ahal izateko. Horrez gain, IREKIAn ere argitaratu da, memorietako edukia gehiago zabaltzeko eta herritarrek egokitzat jotzen dituzten iritzi guztiak jasotzeko.

Ezarritako epea pasa ondoren, ez da ez alegaziorik ezta iruzkinik ere jaso. Horregatik, txostenak behin betikotzat jo dira.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau