Gobernuaren proposamenak Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasuna
Eu

Euskal Turismoaren Plan Estrategikoa 2020: amaitu da kontraste- eta iritzi-aldia.

2014.eko irailak 16

Euskal Turismoaren 2020rako Plan Estrategikoak Eusko Jaurlaritzaren garapen turistikoko politika ezarriko du datozen urteetarako, eta lagundu egingo du enpresa turistikoen lehiakortasuna hobetzen, Euskadi erreferentziazko helmuga turistiko gisa finkatzen, eta lehentasunezko merkatuetan Euskadi-Basque Country markaren ospea handitzen.          

41 erakunde publikok eta pribatuk parte hartu dute planaren idazketan, eta beste 128 erakundek kontrastatu egin dute, azken emaitza ona izaten laguntzeko baldintza baita hori –ikuspuntu-aberastasuna, iritzi-trukea, kontrastea, konpromisoak eta akordioak lortzea,...–, eta oso beharrezkoa baita, planaren kudeaketa eta egikaritzean lankidetzak duen garrantzia kontuan hartuta. Izan ere, proposatu eta burutu den  parte-hartze eskemarekin, helburu asko bete nahi izan dira: informazioa eta komunikazioa; iritzi- eta ikuspuntu-trukea, ideia-sorkuntza eta eztabaida estrategikoa; planari zilegitasun soziala ematea; eta atxikipenak eta akordioak sortzea. Eta plana Irekian ere argitaratu egin zen, herritarren iritziekin aberasteko.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau