Gobernuaren proposamenak Ingurumena eta Lurralde Politika

Dekretu-Proiektua, Meatzaldea biotopo babestu izendatzeko dena

Eu
Eu

Bizkaiko Meatzaldea biotopo izendatzeko dekretu-proiektuari ekarpenak egiteko epea amaitu da

2014.eko ekainak 25

Ingurumen eta Lurralde Politika Sailak osatu du Bizkaiko Meatzaldea biotopo izendatzeko dekretu-proiektua, natura-, paisaia eta kultura-ondarean babestu eta kontserbatzeko eta bertako erabilerak eta jarduerak arautzeko. Jendaurreko informazio- eta entzunaldi-izapideak egin ditu, egoki iritzitako iradokizunak eta ekarpenak egiteko 2014ko ekainaren 10era arte.

Gainera, eztabaida errazteko, proposamena IREKIAren bidez zabaldu zen, dekretu-proiektuari iradokizunak egiteko. Bost iruzkin jaso ziren, dekretua idazteko ardura izan duen organoari helarazi zitzaizkionak, azter zitzan.

Ezarritako epea amaituta, eta egin diren alegazioak aztertuta, jatorrizko testua aldatuko da eta txosten bat idatziko da, jasota gera dadin zer dela eta onartu eta baztertu diren alegazioetan proposatutako aldaketak. Nahitaez egin beharreko txostenak egin ondoren, Gobernu Kontseilura bidaliko da dekretu-proiektua, hark onets dezan.

 

Aurkeztutako alegazioei erantzuteko txostena

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko