Gobernuaren proposamenak Herri Administrazioa eta Justizia
Eu

Euskadiko Udal Legearen Proiektuaren prestaketa

2014.eko azaroak 17

Gobernu Kontseiluak onartu du Udal Legearen Proiektua; Euskadi barneko erakunde-sistema itxi ahal izango da horri esker, Gernikako Estatutua onartu eta 35 urtera. Testu horrek Tokiko Gobernuaren berezko eredua diseinatzen du, Tokiko Autonomiaren Europako Gutunaren ildotik eta Espainiako gobernuak bere legeetan bultzatutakotik aldenduta («Toki Administrazioaren Arrazionalizazioari eta Iraunkortasuna»  eta «Gardentasuna eta Gobernu Ona»). 

Udal Legearen Proiektuatestu integralada, udal-autonomiaren funtsezko bi alderdi egituratzen baititu: eskumenak eta horien finantzaketa.  Hala, udal-erakundeek gauzatutako eskumenen eta zerbitzuen zerrenda zehatza ematen du testuak eta, aldi berean, toki-erakundeen finantza-jasangarritasunaren berezko eredua ere sortzen du, udalek horrelakoak behar bezala erabil ditzaketela bermatuta.

Eusko Jaurlaritzak hiru foru-aldundiekin eta EUDEL Euskadiko Udalen Elkartearekin batera egindako lanaren ondorioa da Euskadiko Udal Legearen Proiektuarentestua; erakundeen arteko lankidetzaren adibidea da, Euskadiko Udal Kontseiluak eta bere lantaldeak egindako bileren bitartez egituratuta. 

Testua Legebiltzarrera bidaliko du orain Jaurlaritzak, taldeek eztabaidatu eta onar dezaten; proiektua datozen udal-hauteskundeen aurretik behin betiko onartzeko interesa agertu die taldeei Jaurlaritzak, EAEko alkateek eta hiru diputatu nagusiek 2015eko legegintzaldiari ekin diezaioten beharrezko esparru juridiko berri hau indarrean dagoela.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau