Gobernuaren proposamenak Herri Administrazioa eta Justizia

Euskal fundazioen legearen aurreproiektua

Eu
Eu

Amaitu da Euskadiko Fundazioen Lege Aurreproiektuari ekarpenak egiteko fasea

2014.eko uztailak 08

Euskadiko Fundazioen Legeak egungo errealitate soziologikora zein fundazioen sektoreak berak antolakuntza egitura berriei erantzuna emateko egindako eskaeretara egokituko du uneotan indarrean den fundazioen gaineko araudia. Azken urteotan emandako fundazio kopuruaren hazkundeaz gain, erakundeok lortu duten konplexutasun maila bera ere hartu behar du kontuan lege aldaketak Eusko Jaurlaritzaren ustez.

Ezarritako araudia jarraituz, lege aurreproiektuak entzunaldi eta informazio publikoko izapideak iragan ditu dagoeneko. Gainera, interesa duten pertsonen eztabaida eta ekarpenak errazteko, bide eman zitzaion proposamen honi Irekian, eragindako aldeen iruzkinak bideratzeko.

Behin ezarritako epea amaitu eta egindako alegazioak aztertuta, orain jatorrizko testua aldatzeko aukera aztertuko da. Jarraian, onartutako alegazioen arabera, txosten bat idatziko da, jasota gera dadin zer dela eta onartu eta baztertu diren alegazioetan proposatutako aldaketak. Nahitaez egin beharreko txostenak egin ondoren, Gobernu Kontseilura bidaliko da lege aurreproiektua, hark onets dezan.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko