Gobernuaren proposamenak Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasuna
Eu

Amaitu da Emakume Nekazarien Estatutuari buruzko lege-aurreproiektuari ekarpenak egiteko fasea

2014.eko ekainak 19

Emakume Nekazarien Estatutuari buruzko Legeak emakume nekazariak ustiategien titular eta/edo titularkide izan daitezen sustatuko du; izan ere, emakumeek egiten duten lana ikusarazi nahi da, eta lanak ematen dizkien eskubide guztiak baliatu ditzaten lortzea. Horretaz gainera, emakumeen eta gizonen osasunari buruzko faktore bereizgarriak hartuko ditu kontuan, eta behar diren neurriak hartuko ditu nekazaritza-lanetan emakumeen osasuna bermatzeko, beste helburu batzuen artean.

Ezarritako araudiarekin bat etorriz, lege-aurreproiektuari negoziazioaren, entzunaldi publikoaren eta kontsultaren izapideak egin zaizkio. Horretaz gainera, eztabaida eta interesatuek ekarpenak egin ditzaten bultzatzeko, proposamen hau Irekian jarri zen, iruzkinak tartean dauden alderdi guztiengana bideratzeko.

Ezarritako epea amaituta, eta jaso diren alegazioak aztertu ondoren, aldatu egingo da hasierako testua, eta txosten bat egingo da, alegazioak zergatik onartu eta zergatik ukatu diren jasota uzteko. Nahitaezko txosten guztiak egin ondoren, dekretu-proiektua Jaurlaritzaren Kontseiluari aurkeztuko zaio, onar dezan.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko