Gobernuaren proposamenak Lehendakaritza

Bakegintza eta Bizikidetzarako Aholku Batzordea arautzeko Dekretu-proiektua

Eu
Eu

Amaitu da Bakegintza eta Bizikidetzarako Aholku Batzordea arautzeko Dekretu-proiektuari ekarpenak egiteko fasea

2014.eko maiatzak 16

2013-2016ko Bake eta Bizikidetza Planean jasota dago Bakegintza eta Bizikidetzarako Aholku Batzordea arautzeko Dekretu-proiektua egitea. Izan ere, planean adierazten denez, egokitu egin beharko dira Bizikidetza Demokratikoaren eta Indarkeriaren Deslegitimazioaren Kontsulta Kontseiluak gaur egun dituen egitura eta eginkizunak, Bake eta Bizikidetza Plan berri honek gizartea elkartzeko duen helburua aintzat hartuta, eta, horretarako, Kontsulta Kontseiluak bere orientazioari eutsiko dio eta bere funtzionamendua eta osaera berregituratuko du, beste dekretu bat onetsita.

Hala, Bakegintza eta Bizikidetzarako idazkari nagusiak 2014ko martxoaren 19an emandako Ebazpenaren bidez eta ebazpen hori EHAAn argitaratuta, Dekretuaren proiektua jendaurrean jarri zen. Eta eztabaida pizteko eta interesa zuten pertsonek ekarpenak errazago egin ahal izateko, proposamen hori Irekian zabaldu zen, herritarren ekarpenak eta iruzkinak bideratzeko asmoz. Nolanahi ere jarritako epea amaitu da, eta ez da jaso proposamenari buruzko iruzkinik.

Bestalde, Xedapen Orokorrak egiteko Prozedurari buruzko 8/2003 Legearen 9. artikuluan ezarritakoaren arabera, Jaurlaritzako sailetara bidali zen proiektua, bai eta foru-aldundietara, EAEko udaletara, Euskadiko Eskola Kontseilura, Euskal Herriko Unibertsitatera, Arartekora eta Euskal Irrati Telebistara ere.  Egindako alegazioetatik onartzen direnak gehituta eta dagozkion nahitaezko txostenak erantsita, dekretu-proiektua Gobernu Kontseiluan aurkeztuko da, hark onar dezan.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau