Gobernuaren proposamenak Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura
Eu

Bukatu da 2014-2015 aldiko kultura-plangintzarako Kultura Auzolanean orientazio-dokumentuari ekarpenak egiteko fasea.

2014.eko ekainak 16

Kultura Auzolanean planak euskal kultura osoaren ikuspegi estrategikoa, jardun-irizpideak eta lehentasunak agente publikoen eta pribatuen artean adosteko tresna izan nahi du.

Prozesuaren lehenengo fasean, euskal administrazio publikoek kultura-arloan 2014-2015 aldirako adostutako erakundearteko plangintzaren emaitza aurkeztu zen, kontrastatzeko. Eta, modu irekian parte hartzen laguntzeko, http://kulturaauzolanean.net/eu/ web-gunea ireki zen, eta proposamena Irekian argitaratu zen, planari zabalkundea eman eta herritarren eta, oro har, kultura-sektore osoaren parte-hartzea bultzatzeko.

Ekarpenak eta oharrak aztertu ondoren, dokumentua berrikusiko da eta beste berri bat egingo da, eta hor adieraziko dira onartzeko edo atzera botatzeko arrazoiak.

Jasotako ekarpenekin, Kultura Auzolanean 2014-2015 proposamen berria Kulturaren Euskal Kontseilura eramango da, han kontrastatu eta onartu dezaten.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau