Gobernuaren proposamenak Lehendakaritza
Eu

Amaitu da Elkarrekin Bonu Programa arautzeko Dekretu-proiektuari ekarpenak egiteko fasea

2014.eko maiatzak 23

Elkarrekin Bonu Programa arautuko duen dekretuak bide emango du bakea, giza eskubideak, indarkeriarik eza eta printzipio demokratikoen sustapena sendotzeko. Programa horren helburua da, hain zuzen, bizikidetza- eta adiskidetze-kultura sendotzera bideratutako elkarte-sarearen eta erakunde publikoen arteko lankidetza ugaritzea. Ekimen hori 2013-2016ko Bake eta Bizikidetza Planean jasota dago.

Bakegintza eta Bizikidetzarako idazkari nagusiak otsailaren 20an emandako Ebazpenaren bidez, jendaurrean jarri zen dekretu-proiektua, EHAAn argitaratuta, interesdunek egoki iruditzen zitzaizkien alegazioak egin zitzaten.

Eztabaida pizteko eta ekarpenak errazago egin ahal izateko, proposamen hori Irekian zabaldu zen, herritarren ekarpenak eta iruzkinak bideratzeko asmoz. Bakegintza eta Bizikidetzarako Idazkaritza Nagusiak proiektuari egindako ekarpenak balioztatuko ditu, eta eskerrak eman nahi ditu izandako parte-hartzeagatik eta erakutsitako interesagatik. Egindako alegazioetatik onartzen direnak gehituta eta dagozkion nahitaezko txostenak erantsita, dekretu-proiektua Gobernu Kontseiluan aurkeztuko da, hark onar dezan.

 

110/2014 DEKRETUA, ekainaren 17koa, Elkarrekin Bonuen Programa arautzen duena.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau