Gobernuaren proposamenak Ingurumena eta Lurralde Politika

Emisio Industrialen 2010/75/UE Zuzentarauak 5/2013 leegaren bitartez KPKB legediaren barne ezarritako intalazioentzako baimen bateratua eskaera osatzeko gida

2 parte hartze
Eu
Eu

IPPC Zuzentarauaren eraginpean dauden instalazioetan ingurumen-baimen Integratua eskatzeko gidari ekarpenak egiteko fasea amaitu da

2014.eko maiatzak 15

Gidaren xedea Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuaren Legearen (IPPC) aldaketen eraginpeko enpresa berriei araudiaren eskakizunei buruzko informazio ematea da, eta hasiera-hasieratik modu eraginkorretan eta administrazioekiko lankidetzan lan egitera animatzea, hala, baimena lortzeko denborak eta alderdi guztiek egin beharreko ahaleginak murrizteko.

Interesdunek dokumentuari ekarpenak egiteko eta gidaren berri emateko, Irekian gidaren edukia argitaratu dute eta otsailaren 27an jardunaldi bat antolatu zuten, EAEn nola aplikatuko den eta zer eskatuko den azaltzeko. Gainera, eskaera-prozedurari buruzko jarraibide argiak eman ziren (entregatu beharreko dokumentuak, epeak, eta abar), eta prozesu beretik igaro den enpresa batek ikuspegi praktikoa azaldu zuen. Ondoren egin ziren eztabaidan eta galderetan Ingurumen Sailburuordetzako IPPC zerbitzuko, Hondakinen zerbitzuko eta Zerbitzu Juridikoko ordezkari ugarik hartu zuten parte eta beren iritziak azaldu zituzten. Irekiaren webgunean, ordea, ez zen testuari buruzko iruzkinik jaso ezarritako epean.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau