Gobernuaren proposamenak Ingurumena eta Lurralde Politika

Paisaia babestu, kudeatu eta antolatzeko dekretu-proiektua

Eu
Eu

Euskal Autonomia Erkidegoko lurralde-antolamenduan paisaia babesteko, kudeatzeko eta antolatzeko dekretu-proiektuari ekarpenak egiteko epea amaitu da

2014.eko apirilak 14

Ingurumen eta Lurralde Politika Sailak Euskal Autonomia Erkidegoko lurralde-antolamenduan paisaia babesteko, kudeatzeko eta antolatzeko proiektua prestatu eta informazio publikoko eta audientziako izapideetan ipini du, egoki iritzitako oharrak eta ekarpenak egiteko 2014ko urtarrilaren 17 bitartean.

Dekretu-proiektuari oharrak egiteko IREKIAn egindako proposamenean ez zioten ekarpenik egin testuari horretarako ezarritako epean, eta parte hartzeko prozesua amaitutzat eman zen.

Nolanahi ere, honako erakundeok alegazioak egin dituzte: Eusko Jaurlaritza, Bizkaiko Foru Aldundia, Arabako Foru Aldundia, Euskal Herriko Unibertsitatea, Bizkaiko Jaurerriko Abokatuen Bazkun Ohoretsua, Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofiziala eta partikularrak.

Eusko Jaurlaritzak modu positiboan balioesten du ekarpenon egokitasuna.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau