Gobernuaren proposamenak Herri Administrazioa eta Justizia

Euskadiko demokraziari eta herritarren parte-hartzeari buruzko Liburu Zuria

Eu
Hitzaurrea

- Demokrazia eta Herritarren Partaidetzarako Liburu Zuriaren aurkezpena – 2014/12/19

 

- Jardueren kronograma

 

- Egiaztatze-jardunaldia Euskadiko demokraziari eta herritarren parte-hartzeari buruzko Liburu Zuria. Zarautz

Dokumentazioa:

Azaroaren 28an Zarautzeko saioarekin amaiera eman genien Demokraziaren eta Herritarren Partaidetzaren Liburu Zuria alderatzeko hiru jardunaldiei. Saio horretan 25 pertsonak hartu zuten parte, dokumentuan jasotako edukiak balioztatzeko eta hasieran sortutako aukerak bete diren jakiteko asmoz.

Zenbait egun barru, azaroan egin diren hiru jardunaldien ondorioak jarriko ditugu orrialde honetan bertan.

 

- Egiaztatze-jardunaldia Euskadiko demokraziari eta herritarren parte-hartzeari buruzko Liburu Zuria. Vitoria-Gasteiz

Dokumentazioa:

Joan den azaroaren 21ean, Euskadiko Demokraziari eta Herritarren Partaidetzari buruzko Liburu Zuria lantzeko bigarren jardunaldia egin zuten Gasteizen. 32 lagunek Liburuaren edukia balioetsi ahal izan zuten. Gainera, laster, abenduaren 19an, Josu Erkoreka sailburuak egingo duen aurkezpen publikoaren amaituko den prozesuari buruzko iritziak azaldu ahal izan zituzten.

Bi jardunaldiez gain, beste saio bat egingo dute Zarautzen azaroaren 28an. Horretan izena eman daiteke oraindik esteka honetan.

Jardunaldien helburua liburua prestatzen aritu diren pertsonekin eta Irekia atariaren bidez prozesua jarraitu duten pertsonekin liburuaren edukia alderatzea eta egiaztatzea da, testuak biltzen ez dituen elementuak eta liburua ezartzerakoan garatu beharko diren alderdiak identifikatzeko.

 

- Egiaztatze-jardunaldia Euskadiko demokraziari eta herritarren parte-hartzeari buruzko Liburu Zuria. Getxo

Dokumentazioa:

 

Jendaurrean aurkeztu baino lehenagoko Euskadiko demokraziari eta herritarren parte-hartzeari buruzko Liburu Zuria egiaztatzeko lehen jardunaldia gaur (astelehena), azaroaren 17an egin da BiscayTIKen. Jardunaldi hau gai honi buruzko hiru jardunaldietako lehena izan da. Jardunaldi horien helburua Liburu Zuria lantzen parte hartu duten pertsona guztiekin edukiak egiaztatzea eta iritzia partekatzea da. Horrela, testuan jaso ez diren elementuak identifikatuko dituzte, baita Liburu Zuria zabaltzeko fasean garatu beharreko alderdiak ere. 67 pertsonek parte hartu dute gaurko jardunaldian, eta pertsona horiek jasotako edukiak balioetsi dituzte. Horrez gain, prozesuari buruko iritziak ere partekatu dituzte.  BOSTEN mugies metodologia erabili da jardunaldi honetan. Metodologia hori elkarrizketarako eta parte hartzeko tresna bat da eta egiaztatze-prozesu honetarako diseinatu da espresuki. Egiaztatze-prozesu honen helburua iritziak talde handitan elkarri adieraztea eta elkarri trukaraztea da. Hala, talde handi horiek dentsitate teoriko, kontzeptual, ideologiko eta antzerako gaiei buruz jardungo dute.

Gai honi dagokionez, beste 2 egiaztatze-saio egingo dira: bata Gasteizen eta bestea Zarautzen. Egiaztatu beharreko eduki berdinak landuko dira bi saio horietan metodologia horren bidez. Jardunaldi hauetan izena eman daiteke oraindik. Hori dela eta, jardunaldi horietan parte hartzera gonbidatzen zaituztegu:  

 

- Jardueren kronograma

- Herritarren Demokrazia eta Partaidetzaren Liburu Zuria Euskadirako:  TOKIKO JARDUNBIDE EGOKIAK

 Euskadirentzat demokrazia eta herritarren partaidetzari buruzko Liburu Zuriari atxikita joango diren Tokiko Praktika Onak jasotzeko epea irekitzat ematen dugu Badakigu ekinbide eta egitasmo asko daudela, gobernantza-eredu berritzailea garatzeko lanean ari direnak Euskadin, eta horiek Liburu Zurian jasotzea nahi dugu. Garrantzitsua delako nondik abiatzen garen jakitea, eta egindakoa eta egiten ari direna balioan jarri eta preziatzea.

 BAINA hain arrakastatsuak ez diren esperientzia horiek ere jasotzea gustatuko litzaiguke.  

 Partaidetzaren motxiletan daramatzagun zamak identifikatu nahi ditugulako. Gaitzusteaz, mesfidantzaz edo beldurraz hitz egiten dugunean esperientzia batzuetan oinarriturik egiten dugu, eta esperientzia horiek ez dira izan kontatu zizkigutenak, ahalegindu ginenak edo gure ustez izango zirenak bezalakoak. Ez baitago ikaskuntzarik errorerik gabe.

 Zeren eta esperientzia bat ezagutzeko erarik onena hori protagonizatzen duten pertsonei galdetzea baita.

 Informazio gehiago

 Anima zaitez eta parte hartu!!!

 

- Egiaztatze-jardunaldia Euskadiko demokraziari eta herritarren parte-hartzeari buruzko Liburu Zuria

Dokumentazioa

- Behargintza jardunaldia. Leioa, 2014ko urriaren 10a. Informazio gehiago

- Auzo Elkarteen jardunaldia. Bilbo, Basurtuko Auzo Etxea. 2014ko irailaren 23a. Informazio gehiago

-  3. jardunaldia. Euskadiko demokraziari eta herritarren parte-hartzeari buruzko Liburu Zuria. 2014ko ekainaren 13a

Dokumentazioa.

- Unibertsitate ikasleen jardunaldiak. Deustuko Unibertsitatea. 2014ko maiatzaren 19a. Informazio gehiago

- Etorkinen jardunaldia, 2014ko maiatzean. Harresiak

- Adimen desgaitasuna duten pertsonen parte hartze prozesua. “Entzun gure gaia” gizataldea, 2014ko maiatzean egindakoa. Informazio gehiago

- Mondragon Unibertsitatearen parte hartzeko prozesua, 2014ko apirilean egindakoa. Informazio gehiago

-Kudeaketa publikoaren planifikazio- eta ebaluazio-kulturari buruzko jardunaldiak. Martxoaren 26 eta 27, Bilboko Merkataritza Ganberan. Informazio gehiago

 

 

-Prozesuak, kolektiboka. Herritarren parte-hartzearen Liburu Zuria prestatzeko prozesuan lantzen ari garen prozesu kolektiboen barruan,  pasa den martxoan zenbait topaketa antolatu genituen, lehendik martxan diren dinamika, zirkuitu eta kanalak baliatuz,  Europe Direct Bizkaia-rekin elkarlanean, eta Lego Serious Play metodologia erabiliz.

 

  • Lego tailerra: belaunaldiz belaunaldi: 2014/03/07. Dokumentazioa
  • Lego tailerra: bestelako ikuspegiak, parte-hartzea: 2014/03/13. Dokumentazioa
  • Lego  tailerra: “el Regato”: 2014/03/17. Dokumentazioa
  • Prozesu paraleloen aurkezpena. Bideoa

 

-2. jardunaldia. Euskadirentzat Demokraziari eta Herritarren partaidetzari buruzko Liburu Zuria. 2013/12/18

Eusko Jaurlaritzak parte-hartzeari buruzko bigarren jardunaldira gonbidatu nahi zaitu. Jardunaldi hori  martxoaren 21ean izango da  Gasteizen (El Pilarreko gizarte etxean, 10:00etatik 13:00etara), Euskadiko demokraziari eta herritarren parte-hartzeari buruzko Liburu Zuriaren eraikitze partekatuaren prozesuan aurrera egiteko asmoz. Prozesu horri Bilbon ekin genion abenduaren 18an,  oso emankorra izan zen parte hartze saio batekin.

Jardunaldi honetan, prozesuaren lehenengo urrats hartan jasotako zenbait gai alanduko ditugu, eztabaida sakonagorako beharra dutenak. Besteak beste:

  • Partaidetza eta erabakitzearen arteko lotura maila
  • Kalitatezko prozesu parte-hartzaileak garatzeko bideak eta metodologiak

Euskadirentzako gobernabide eredu berri bat  bultzatu, sustatu eta garatzeko beharrezkoa den erreferentzia-esparruari bide eman nahi dio Liburu Zuriak, eta prozesu honen baitan eztabaidarako eta lanerako ezinbesteko edukiak dira lehen aipatutakoak.

Era berean, Gobernu gisa Liburu Zuri honen garapenarekin dugun konpromisoa (bai prozesuari dagokionean, baita emaitzekin ere) azalduko dugu jardunaldian, ekimen honekin dugun inplikazioa agertzeko.

Guretzat ezinbestekoa da jardunaldi honetan ere zure parte-hartzea izatea, edo eta orain artean ez baduzu aukerarik izan, lehenengo aldiz elkarlanerako prozesu honen partaide izatea. Horregatik, hain zuzen ere, zure parte-hartze eta ekarpenak landu eta jasotzeko, Demokrazia eta Herri-partaidetzari buruzko Liburu Zuria eraikitzeko 2. Jardunaldira gonbidatu nahi zaitugu.

Dokumentazioa:

 

-1. jardunaldia. Euskadirentzat Demokraziari eta Herritarren partaidetzari buruzko Liburu Zuria. 2014/3/21

Eusko Jaurlaritzaren asmoa da Euskadiko demokraziari eta herritarren parte-hartzeari buruzko liburu zuri baten ardatzak definitzeko, adosteko eta aztertzeko ardatzak diseinatzea eta aurrera eramatea. Prozesu hori elkarlanean mamitu behar da eta Euskadiko egoerara egokitua egon beharko du; aplikagarria izango da, kontzeptuala eta praktikoa aldi berean, herritarrekin konprometitua, eta eragile eta jardunbide onen "sare" bat sortuko du.

Euskadiko demokraziari eta herritarren parte-hartzeari buruzko liburu zuri bat aurrerapausu bat da herriaren gobernantzan eta gobernagarritasunean; birformulazio eta demokratizazio bat administrazioen eta gizartearen arteko harremanetan, eta solakidetza-bideak eta bitartekaritza-prozesuak gauzatzeko prozesuak definitzea eta sustatzea ekarri behar ditu.

Bidea hutsetik abiatu nahi dugu, liburu "zuri" batetik, alegia, sortzeko prozesuan gai honetan interesa duen orok parte har dezan, bidelagun izango diren lan-taldeekin batera: alde batetik, hasierako lan-taldearekin, hots, Gobernu Irekiaren Zuzendaritza eta Koordinaziorako Zuzendaritza (biak Lehendakaritzaren mende daudenak) eta Herritarrak Hartzeko eta Administrazioa Berritzeko eta Hobetzeko Zuzendaritza (Herri Administrazio eta Justizia Sailaren mendekoa), eta, beste aldetik, prozesua parte-hartzailea garatuko duen talde sustatzailearekin, hau da, Innobasque-Berrikuntzaren Euskal Agentziak, zeinari esleitu baitzaio Liburu Zuria lantzeko prozesua dinamizatzeko eginkizuna eta bilkura-saioetan jasotzen diren eta Liburu Zuriaren oinarria izango diren ondorioak idazteko zeregina. Horiekin guztiekin batera, agente adituek/interes-taldeek, kontraste-taldeek, instituzioek eta herritarrek jardungo dute.

Azken emaitza dela eta, talde sustatzailearen ustez honako eduki hauek jaso beharko lituzke, gutxienez: erreferentzia-esparrua (oinarrizko printzipioak); arloak; formatuak eta bideak; eraginak eta ondorioak; ekintzak, eta konpromisoak.

Euskadiko demokraziari eta herritarren parte-hartzeari buruzko Liburu Zuriak balio behar du Jaurlaritzak jardun dezan eta legeak egin ditzan, eta aintzat hartu behar ditu parte hartzeari buruzko kudeaketaz nazioarteko beste administrazioetan dauden "jardunbide onak".

Orrialde honetan hausnarketarako gida bat gehitu dugu "Partaidetzaren korapiloak" titulupean, herritarrek aurkitzen dituzten korapilo, oztopo edo arazo ohikoenak mahai gainean jartzeko, gida horren helburua da arduradun politikoei eta teknikoei laguntzea arazo horiei aurrea hartuz eta arazoak saihestuz, prozesu parte-hartzailea nahastu eta oztopatu baino lehen; uharriak saihesteko ibilbide-orri baten antzekoa da hausnarketarako gida hori.

Ekimenaren aurkezpena eta parte hartzeko prozesuaren abiaburua 2013ko abenduaren 18an izan zen, Bilbon.

Dokumentazioa:

Anima zaitez eta parte hartu!

#Participación
Zerikusia duten berriak
Komunikabideek behera kargatzeko