Gobernuaren proposamenak Herri Administrazioa eta Justizia

Euskadiko demokraziari eta herritarren parte-hartzeari buruzko Liburu Zuria

Eu
Eu

Liburu Zuria administrazioak eta herritarrek batera lan egin ondoren

2014.eko abenduak 19

Dokumentu honen azken helburua gobernantzako balio berriekin Eusko Jaularitzak duen konpromisoan aurrera egitea da. Balio berri horiek gardentasuna, erabakietan parte hartzea, publizitate aktiboa, azalpenak ematea eta antzerakoak dira. Horregatik, lan-metodologia berrikuntza prozesu ireki bati jarraituta egin da dokumentu hau. Hau da: ez da aukeratu partaidetza-metodo estandazarizatu bat, baizik eta liburuaren gaiak sortzeko prozesua ahalik eta gehien irekitzea aukeratu da. Horrela, hala nahi izan duten pertsona guztiek beraien ekarpenak edozein bideren bidez egin dituzte eta horiek guztiak azken dokumentu honetan ordenatu eta jaso dira.

Guztira, lehenengo lan-egunetik (2013ko abenduaren 18tik) dozenaka  ekarpen jaso dira gobernuaren partaidetzarako webgunearen (www.irekia.euskadi.eus) bidez. 16 bilera egin dira eta tailerretan bertan egoteko tailerrak egin dira. Horietan guztietan, gutxi gorabehera, mota guztietako 400 pertsonek eta 150 erakundek parte hartu dute: udalek, aldundiek, desgaitasunen bat duten elkarteek, adineko pertsonek, kultura-elkarteek, unibertsitateek, ikastetxeek, GKEek, gizarteratze-elkarteek, etab.(zerrenda osoa VI. eranskinean dago).

Liburu honen helburua da abiapuntua izatea, dokumentu bizia eta irekia izatea, dokumentuko edukiak martxan jartzen diren heinean aberastu eta eguneratuko dena.

EKINTZA ZEHATZAK

Liburu honen sorkuntzan parte hartu duten pertsonek uste dute 5 gaietan lehentasunezkoa dela partaidetza-bideak zehaztea: osasunean, hezkuntzan, ingurumenean, kohesio sozialean eta garapen ekonomikoan. Bost alor horietan, EAEko herri-administrazioak ezar ditzakeen ekintza zehatzak proposatu dira:

1. Osasuna: osasunari dagokionez gastuak, kostuak eta inbertsioak azaltzea pertsona guztiek ulertuko duten hizkuntza sinple eta eskuragarri batean, hezkuntza-sisteman osasunari buruzko irakasgai bat jartzea, arreta sozio-sanitarioko planak egiten parte hartzea, gobernuko beste sail batzuetan osasunarekin zerikusia duten plan estrategikoak egitean pertsonal sanitarioari parte hartzeko aukera ematea, osasunari buruzko kontseiluetan bizilagunen elkarteak edo udalak kontuan hartzea tokiko ekimenak diseinatzeko, etab.

2. Hezkuntza: txikitatik hezkuntza-curriculumean partaidetza, sormena eta espiritu kritikoa sartzea proposatu da, ikasleek gainerakoekin interakzioa izaten errazten dieten teknologiak (esaterako, sare sozialak) erabiltzeko beharrezkoa den trebetasuna eskuratzen dutela ziurtatzea, irakasleen irudiaren prestigioa eta balioa berreskuratzeko tresnak inplementatzea, formalak ez diren ikaskuntza-inguruneak sortzea, ikastetxeetan inklusio sozialeko programetan eta aniztasun-programetan inbertitzea, ikasleen arteko errespetua, elkarbizitza eta ikasleen hizkuntza-aberastasunari mesede egiten dien esparru bat ezartzea, etab.

3. Ingurumena eta ingurunea: liburuaren arabera positiboa da hau guztia: berotegi-efektuko gasen emisioei buruzko datuak eta neurketak argitaratzea eta eguneratzea, hondakin gutxiago sortzeko herritarrak inplikatzea, ingurumenean eragina izango duten proiektuei buruzko erabakietan gizartea eta interesa duten taldeak kontuan hartzea, etab.

4. Kohesio soziala: parte hartu duten pertsonen ustez funtsezkoa da EAEko herri-administrazioa herritarrek jasotzen dituzten zerbitzuen eta prestazioen diseinuan gizartea inplikatzeko gai izatea, hirugarren sektorearen lankidetza-sareak garatzea, bazterketa soziala bezalako arazoak konpontzeko herritarren partaidetza integrala sustatzea, enpresek beraien erantzukizun soziala onartzeko mekanismoak ezartzea, etab.

5. Garapen ekonomikoa: pertsona ekintzaileei laguntzea eskatu da, enpresak sortzeko beharrezkoak diren paperak sinplifikatuta; talde-laneko ekimen guztiak sustatzea: kooperatibak, crowdfunding-a, denboraren bankuak, etab.; erronka sozialei erantzun diezaieketen enpresa-proiektuetan inbertitzea; enpresaren alorrean balio sozialak berreskuratzea; enpresen eta hezkuntza-zentroen arteko lankidetza zabaltzea ikasleek ekoizpen-sarera egokituagoa dagoen prestakuntzako jasotzeko, etab.

PARTAIDETZAKO PROZESUAK

«Euskadiko demokraziari eta herritarren parte-hartzeari buruzko Liburu Zuriak» herritarren partaidetza-prozesu guztiek izan behar dituzten funtsezko 6 gaien zerrenda egin du:

• Entzute- eta ekarpen-ardatzen arabera lan egin behar da.
• Gardena, inklusiboa eta irekia izan behar du.
• Gauzak nola egin daitezkeen aniztasunean sustatu behar da; horrela, balizko konponbideetan pentsatzen da, balizko arazoei buruz pentsatu beharrean.
• Herritarren esku dauden partaidetza-euskarri eta -mekanismo guztiak modu integralean kudeatu eta koordinatu behar ditu.
• Autokritikarako eta ebaluazio-gaitasunerako maila handia izan behar du.
• Sare sozialak partaidetza-prozesu zabaletan administrazioaren eta herritarren arteko harremana sustatzeko mekanismo gisa erabili behar ditu.

PARTE-HARTZE KULTURA

«Euskadiko demokraziari eta herritarren parte-hartzeari buruzko Liburu Zuriaren» erronka nagusia da partaidetza-kultura baterantz aurrera egitea. Kultura horri esker, administrazioa hurbilago egongo da eta herritarrekiko etengabeko elkarrizketa eta lankidetza sustatuko dira. Horregatik, EAEko herri-administrazioan aplikatu beharreko gomendioen zerrenda bat ere jaso da:

• Herritarren esku ahalik eta datu publiko gehien jartzea eta berriz erabil daitekeen formatuan egitea, azken batean, gardentasunean eta Open Datapolitikan aurrera egitea.
• Emaitzak hobetzeko ebaluazioak egitea, jarraipeneko eta azalpenak emateko mekanismoak garatzea.
• Proposamenak, kexak, erreklamazioak eta abar jasotzeko eta horiei erantzuteko prozedurak garatzea. Horrela, benetako elkarrizketa eta herritarrentzat balio duena sortuko da.
• Pertsonak eta kolektiboak ahaldunduntzeko prozesuak aktibatzea, partaidetzaren eta partaide legitimoen onarpen soziala sustatzea EAEko elkarteetan eta erakundeetan, etab.  
• Partaidetza-eskubidea arautzea eta administrazioaren betebeharrak zehaztea, akordioak eta konpromisoak lortzea agenda publikoan partaidetza kontuan hartuta.
• Partaidetzako sormena, prestakuntza sustatzea eta pertsonen konplizitatea lortuko duten barne-kudeaketako aldaketak bultzatzea.

“Euskadiko demokraziari eta herritarren parte-hartzeari buruzko Liburu Zuria” Euskadiko Artxibo Historikoan aurkeztu da eta bertan parte hartu dute hauek guztiek: Herri Administrazioko eta Justiziako sailburu Josu Erkoreka, Osasun sailburu Jon Darpón, Innobasqueko zuzendari Alberto García Erauskin eta Gobernu Irekiaren zuzendari Luis Petrikorena. Gainera, partaidetzako aditu gonbidatua ELGAko Gobernantza Publiko eta Lurralde Garapeneko zuzendariorde Luiz Mello izan da.

Informazio gehiago

 

BIDEOAK

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko