Gobernuaren proposamenak Ingurumena eta Lurralde Politika

Eraiki dezagun elkarrekin Urdaibaiko Biosfera Erreserba

Eu
Hitzaurrea

1984an deklaratu zuen Unescok Urdaibai Biosfera Erreserba hurrengo helburu honekin: bertokoen eta bisitarien ongizaterako ondare naturala eta kulturala eta garapen jasangarria uztartzea. 22.000 hektareako lur-eremuan elkarbizi dira ondare natural (ibaiak, itsaslabarrak, mendiak, lurpeko urak, baso naturalak...) eta kultural (aztarnategi arkeologikoak, Erdi Aroko dorretxeak, baserriak, arrantza-portuak...) garrantzitsua eta 22 udalerrietako 45.000 biztanleak.

Erabilpenerako eta Kudeaketarako Egitamu Gidaria (EKEG), Urdaibaiko Biosfera Erreserba Babestu eta antolatzen duen uztailaren 6ko 5/1989 Legea garatzeko testu arautzaile garrantzitsuena da, eta lurraldea eta baliabide naturalak antolatzeko eta gizakia eta naturaren arteko oreka bermatzeko tresna da.

Egitamu Gidariak helburu orokorrak eta ildo nagusiak ezarri eta landa lurraren erabilera arautzea du helburu, betiere iraunkortasun-irizpideen arabera. Horrenbestez, Biosfera Erreserbaren lurraldea modu egokian kudeatzeko oinarria da EKEGa.

 

Partaidetza-prozesuaren aurrekariak

Partaidetza-prozesua 2011n abiatu zen; horretarako UPV/EHUko Garapen Iraunkorra eta Ingurumen Hezkuntzari buruzko Unesco Katedrarekin elkarlanean, aditu eta zientzialariekin jardunaldi zientifiko-teknikoak antolatu zituen Urdaibai Biosfera Erreserbako zerbitzu teknikoak. Parte hartzeko prozesu zientifiko-tekniko horren helburua izan zen etorkizuneko EKEGaren oinarri zientifikoak ezartzea eta Urdaibaiko Egitamu Gidarian jorratzen diren gaietan adituak diren pertsonen ekarpenak jasotzea. EKEGan jorratzen diren gai bakoitzeko adituak hautatu ziren eta aditu bakoitzak diagnostiko bat egin zuen honako hiru galderetan oinarrituta:

  • Zer ikuspegi duzu Urdaibaiko Biosfera Erreserbaren gaur egungo egoeraz?
  • Zein dira gaur egungo EKEGaren arazo eta gabezia nagusiak?
  • Zer aldaketa egin beharko litzateke egungo EKEGaren araudian?

Diagnostiko horietatik aztergaiak atera ziren eta ondoren, gaikako mintegiak antolatu ziren (Babes Bereziko Eremuak eta Babestutako Eremuak; Lurraldearen antolamendua; Nekazaritza eta Basogintzarako Eremuak eta Turismoa, Merkataritza, Industria eta Energiarako Eremuak; Alderdi juridikoak). Mintegietan hainbat proposamen egin ziren eta EKEG berrian sartzeko proposamen zehatzak jaso ziren.

2011ko partaidetza-prozesuaren laburpena honako dokumentu honetan jasotzen da: Urdaibaiko Biosfera Erreserbaren Erabilpenerako eta Kudeaketarako Egitamu Gidaria. Partaidetza-prozesu zientifiko teknikoa

Mintegi buruzko bideoak https://www.youtube.com/IngurumenaEJGV gunean daude

Orain hasiko dugun prozesuaren helburua da, prozesu zientifiko-tekniko horretan egindako lana eta jasotako proposamenak Erreserbako herritar, eragile eta udal-ordezkariei aurkeztea.

 

Herritar eta tokiko administrazioekin partaidetza-prozesua

Urdaibai Biosfera Erreserbako Patronatuko Bulegoak, Elhuyar Taldearen laguntzarekin abiatu du EKEGa berritzeko prozesuan, herritar eta udal-ordezkariengana zuzendutako partaidetza-prozesua. Prozesu honen bidez, Biosfera Erreserba osatzen duten 22 udalerrietako herritarren eta udal-ordezkarien iritziak, ekarpenak eta jarrerak jaso nahi dira. 2011n burututako diagnostiko-txosteneko emaitzak eta proposamen garrantzitsuenak eztabaidatu eta baloratuko dira.

Horrela, partaidetzazko prozesu zientifiko-teknikoan landutako txosten-diagnostikoan dauden emaitzak eta proposamenak aztertu eta baloratu egingo dira. Horretarako, ordea, aurretik, proposamen batzuk baztertu egin dira (hain zuzen ere, horiek gauzatzea edo bideratzea arau-testu honetatik kanpo daudenak) eta beste batzuk hautatu egin dira (hain zuzen ere, garrantzitsuenak edo eragin handiena daukatenak).

Batetik, herritarrei bideratutako saioak antolatuko dira, eta bestetik, udal-ordezkariei bideratutakoak.

Herritarrei zuzendutako 6 saio egingo dira, saio bakoitza udalerri ezberdin batean egingo da. Helburua da, biztanleak gertuen duten udalerriko saiora joatea. Hala ere, herritarrak beraien bizitokitik gertuen daukaten saiora ezin badira joan, beste saioren batera joateko aukera zabalik dago. Saio guztiak egin ondoren, Erreserbako biztanleei zuzendutako sintesi-saioa egingo da, non saio bakoitzean eztabaidatu eta baloratu dena konpartituko den eta ikuspegi integrala landuko den.

Udal-ordezkariei zuzendutako saioak 3 izango dira, saio bakoitza udalerri ezberdin batean. Kasu honetan ere, udal-ordezkariak beraien bizitokitik ahalik eta gertuen duten saiora joatea da helburua. Saio guztiak egin ondoren, halaber, sintesi-saioa egingo da udal-ordezkari guztientzat.

Partaidetzazko prozesua amaitutakoan, arlo bakoitzeko administrazioekin hainbat bilera egingo dira.

Kontuan izango dira ekarpen eta iritzi guztiak, bai jardunaldi zientifiko-teknikoetakoak, baita partaidetzazko prozesu honetan eta ondorengo bileretan jasoko direnak ere, aintzat hartuko dira, aztertu egingo dira, eta bidezkoak badira, EKEG berritzeko unean txertatu egingo dira.

EKEG berriak hasierako onarpena jasotzen duenean, dokumentu hori herritarrei eta udal-ordezkariei itzuliko zaie www.euskadi.net/urdaibai webgunearen bidez, eta informazio publikorako arauzko epea zabalduko da. Prozezu honek 5 hilabete inguruko iraupena izango du, hasierako onarpena jaso aurretik.

 

Saioen gaineko informazioa. Klik egin esteka honetan


Partaidetza-prozesua Irekian

Eztabaidarako gaiak Irekian jarriko dira data hauetan hurrenez hurren:

- Itsasadarra: 2013/11/25
- Ibai-sarea, lurpeko urak eta akuiferoak: 2013/11/27
- Basoak: 2013/11/29
- Nekazaritza eta paisaia: 2013/12/02
- Baserria: 2013/12/05
- Energia-eredua: 2013/12/08
- Administrazio-tramiteak erraztea: 2013/12/11

 

#urdaibai
Zerikusia duten berriak
Komunikabideek behera kargatzeko