Dekretu-proiektuaren eztabaidaren emaitzak.
Ogasuneko eta Finantza Politikako sailburuordeak 2013ko maiatzaren 27an emandako ebazpenari jarraiki, 2013ko uztailaren 1ean itxi zen epea. Ebazpena horren bitartez, jendaurrean jarri zen Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen prezio publikoen arabera ordain daitezkeen zerbitzu eta jarduerak zehazten dituen dekretu-proiektua.
Herritarrek Dekretu-proiektuari ekarpenak egiteko aukerari buruz IREKIAn abiatutako eztabaidari dagokionez, ez zen inolako komentariorik sortu eta hortaz proposamena itxi egin da.