Gobernuaren proposamenak Ingurumena eta Lurralde Politika

Plangintza Hidrologikoaren bigarren zikloko (2015-2021) Gai Nagusien behin-behineko Eskema Kantauri Ekialdeko Mugape Hidrografikoaren EAEko Barneko Arroen eremuan

Eu
Eu

URAren Erabiltzaileen Batzarrak baietsi du Plangintza Hidrologikoaren bigarren zikloko (2015-2021) Gai Nagusien Eskema Kantauri Ekialdeko Demarkazio HiIdrografikoaren EAEko Barneko Arroen Eremuan

2014.eko urriak 07
  • 2015-2021 ziklo hidrologikorako agiria honen garrantzia: seiurteko horretan Euskadiko lurraldearen gehiengoan egingo den Uraren politikaren oinarriak finkatzen duela.
  • 2015-2012 Plangintza zikloan lehentasuna emango zaio: jatorri urbanoko kutsaduraren murrizketari, eraldaketa morfologikoen lehengoratzeari (Jabari Publikoari dagozkion espazioen berreskurapena barne), emari ekologikoen mantentzeari, ur-hornidura urbanoaren zaurgarritasuna murrizteari, eta ur goraldien kudeaketari.
  • URAk eta Kantauriko Konfederazio Hidrografikoak elkarrekin idatzi dute  Gai Garrantzitsuen Eskema, Kantauriko Ekialdeko Mugape Hidrografiko osorako.

 

URAren Erabiltzaileen Batzarrak baietsi berri du Plangintza Hidrologikoaren Bigarren Zikloko (2015-2021) Gai Nagusien Eskema, Kantauri Ekialdeko Demarkazio Hidrografikoaren EAEko Barne Arroen Eremuan.

Ezinbesteko agiria da 2015-2021 plangintza hidrologikoko zikloaren lantze prozeduran. Izan ere, seiurte honetan, uraren politikak kontuan izan beharko dituen oinarriak ezartzen baitu Euskadiko lurraldearen gehiengoan.

Demarkazioak pairatzen dituen arazo nagusiak zehaztu, eta zenbatzeaz gain, horiei konponbide emateko lan ildo nagusiak zehazten ditu agiriak. Nahiz eta adierazitako gaiak gehiago izan, bost dira seiurteko horri begira lehenesten diren eginbeharrekoak. Alegia:

 

  • Jatorri urbanoko kutsaduraren murrizketa. Alde batetik egiteke diren azpiegiturak bukatuz. Bestetik jada abian diren sistemak eguneratzen, uraren esparruan definitu diren helburu berriak betetze aldera. 
  • Gure ibai eta itsasadarren eraldaketa morfologikoen egora hobetzea, Jabari Publikoari dagozkion espazioen berreskurapena barne.
  • Emari ekologikoen mantentzea.
  • Ur-hornidura urbanoaren kalteberatasuna murriztea. Kasurako, hornidura sistemetan mantentze lanak egitea, istripuak edota hausturei aurre egiteko ahalmena handitzea (Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoa, Añarbe…) edota beste sistema batzuetan hornidura bermea ahalbidetzea, Busturialdea kasu.
  • Ur goraldien kudeaketan, egun abian diren neurri moten uztartzeari jarraituz.  Alde batetik egiturazkoak ez diren neurriak (erabileren antolamendua uholde-arrisku mailaren arabera, informazio hidrologikorako eta alerta goiztiarrerako sistemak, babes zibilerako neurriak, eta abar). Eta, bestetik, egiturazkoak diren neurriak jadanik ur goraldien arriskupean dauden hirigune finkatuetan.

 

Bukatzeko, esan beharra dago URAk eta Kantauriko Konfederazio Hidrografikoak elkarrekin idatzi dutela  Gai Garrantzitsuen Eskema, Kantauriko Ekialdeko Mugape Hidrografiko osorako (bai EAEko Barne Arroko Eremurako, bai Demarkazioaren Estatuaren eskumenen eremuan). Orobat, 2014ko urtarriletik ekainera Jendarteratze eta Parte Hartze prozesu komuna egin dute, eta berton parte hartu dute uraren kudeaketan zer esanik duten eragile nagusienak. 

 

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @AclimaEuskadi
    2014.eko urriak 08

    Comentario de Twitter:
    La Asamblea de Usuarios de URA aprueba el Esquema de Temas Importantes en materia de gestión de aguas”....http://t.co/QZoleUfOAa

Komunikabideek behera kargatzeko