Gobernuaren proposamenak Justizia eta Giza Eskubideak

Dekretu-proiektua, F.J. Gómez Elosegui saria arautzen duena. Aurretiazko kontsulta publikoa.

qrcode
qrcode

Dekretu-proiektua, F.J. Gómez Elosegui saria arautzen duena. Aurretiazko kontsulta publikoa.

2026-02-09

Justizia eta Giza Eskubideen Sailak eskerrak eman nahi ditu entzunaldiaren eta jendaurreko informazioaren fase honetan parte hartzeagatik.

Dekretu-proiektuaren xedea da «Francisco Javier Gómez Elosegui» saria sortu eta arautzen duen maiatzaren 16ko 68/2023 Dekretua ordeztea.

Espetxeen arloko lan eta ikerketaren «Francisco Javier Gómez Elosegui» saria arautzen duen dekretu-proiektua egiteko prozeduran, bete egin da Xedapen Orokorrak Egiteko Prozeduraren ekainaren 30eko 6/2022 Legearen 17. artikulua, arau juridikoak egiteko prozeduretan entzunaldia eta informazio publikoa arautzen dituena. Artikulu horretan, etorkizuneko arauak uki ditzakeen ordezkaritza-pertsona eta -erakundeen iritziak eskatu dira.

Jendaurreko informazioaren izapidea iragarki-taula elektronikoan iragarri zen, eta Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoan argitaratu zen.

Jasotako alegazioak eta iruzkinak aztertu ondoren, behin betiko testua egingo da eta ezarritako izapideekin jarraituko da.

Oraindik ez dago iruzkinik
  •  erabiltzaile