
Jendaurreko Ikuskizunen eta Jolas Jardueren Araudiari buruzko Dekretua aldatzea. Jendaurrean jartzeko izapidea
Informazio publikoaren epea igarota, ez da jaso inolako ekarpen berririk. Halere, gogoratu behar da aurretiazko kontsulta publikoa egin zela, 2025eko uztailaren 28tik irailaren 15era; horren ondorioz, zenbait ekarpen jaso ziren, eta horiei erantzun zitzaien justifikazio-memorian, espedientean dagoena, hain zuzen. Beraz, ekarpen batzuk barneratu ziren testuan.
Gauzak horrela, informazio publikora aurkeztutako dekretuaren testua bere horretan geratu da. Momentu honetan, izapidetzea jarraitzeko, Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren nahitaezko txostena eskatu da. Horren helburua izango da ebaluatzea zer eragin ekonomiko duen xedapen-proiektuak aurrekontuko diru-sarrera eta gastu publikoetan nahiz aurrekontutik kanpo.


