Prozesu honi hasiera emateko, aurkezpen-ekitaldi bat egin zen, lehendakaria buru zela, 2025eko ekainaren 30ean Euskalduna Jauregian. Jardunaldi horretan, nazioarteko hainbat hizlarik, euren esperientziatik abiatuta, erreferentziazko estrategiak aurkeztu zituzten segurtasun integralarekin lotutako hainbat arlotan: herritarren segurtasuna, segurtasun klimatikoa, zibersegurtasuna, ekitaldi handietako segurtasuna, prestakuntzarako eta autobabeserako heziketa, etab. (Gai bakoitzean hitzaldi bakoitzaren bideorako esteka)
Basque Segurtasun Foroa izeneko prozesu hau herritarren ekarpenetara irekita dago, eta ekarpen horiek web-orri honetatik bertatik edo www.basquesegurtasunforoa.euskadi.eus webgunetik egin ahal izango dituzu. Sar zaitez, beraz, zehatzago ezagutu ahal izateko 2026ko ekainera arte luzatuko den prozesu parte-hartzailearen garapena.
Parte hartzeko prozesu honi segurtasunari buruzko ikuspegi zabal eta oso batetik heltzen diogu, gure bizimoduari eta gure pertzepzioei eragiten dieten hainbat arlo barne hartuz: epidemiak, emakumeen aurkako indarkeria, arrisku naturalak eta muturreko fenomeno meteorologikoak, trafiko-istripuak, zibersegurtasuna, delitugile-talde antolatuak, droga-ekoizpena, -trafikoa eta -kontsumoa, edozein eratako erradikalismoarekin lotutako indarkeria-ekintzak, industria-jarduerarekin lotutako arriskuak, aisiarekin lotutako indarkeria, bizitza demokratikoaren mehatxuak, azpiegitura kritikoen eta sentikorren babesa, gizakien salerosketa, jokoarekiko mendekotasuna eta ingurumenaren narriadura…
Webgune honetan herritarrek egiten dituzten ekarpenen bidez eta erakundeen, enpresen, elkarteen eta organizazioen ordezkariek eta segurtasun integral horrekin zerikusia duten tokiko eta eskualdeko sektoreetako beste gizarte-erakunde batzuetako ordezkariek ere parte hartuz, Foroak egingo dituen bileretan erakutsi nahi dugu Segurtasunaren ikuspegi globala eta erakundeen, enpresen, elkarteen eta herritarren arteko berrikuntza kolaboratiboa tresna garrantzitsuak direla gaur egungo gizartearen segurtasun-beharrei erantzuteko.
Parte hartzera animatzen zaitugu, orri honetan zure iruzkinak utziz eta segurtasun integralari buruzko gure galdetegia erantzunez: https://irekia.eus/seg/BNC
Euskadiko Segurtasun Publikoaren 2020-2025 Plan Orokorra
Euskadiko Segurtasun Publikoaren Egoeraren 2024ko Txostena
Euskadiko Gorroto Gertakarien 2024ko Txostena
Klimaren Egoera Euskadin 2025eko txostena
Bide Segurtasunerako eta Mugikortasun Seguru eta Jasangarrirako 2021-2025 Plan Estrategikoa
-
Muy buena y necesaria iniciativa si hay un interés real en trabajar por un planteamiento de seguridad integral. Y hacerlo, según el Lehendakari, "sin complejos" ni "tabúes". Mi modesta experiencia intentándolo, desde hace casi diez años, es negativa.2025-07-03



La seguridad es fundamental. Pero creo que a día de hoy, es uno de los servicios peor pagados. Tenemos un montón de personas registradas como vigilantes de seguridad, personas que se han sacado una habilitación para trabajar en esa profesión tan necesaria, pero desgraciadamente nadie quiere trabajar en ello. En muchos puestos, serían de gran ayuda para la policía, la cual se podría dedicar a asuntos más complicados. El Gobierno vasco podría tener la iniciativa de fomentar el aumento de sueldo en el sector y promover la mejora en los servicios.