Euskadiko Gobernu Irekirako 2025-2028 aldirako III. Ekintza Plana egitea

qrcode
qrcode

Euskadiko Gobernu Irekirako 2025-2028 aldirako III. Ekintza Plana egitea. Ondorioak

2025-04-03

2018an, Euskadi Gobernu Irekirako Aliantzaren (OGP) Tokiko Gobernuen programako partaide berrietako bat izan zen. Gobernu Irekirako Aliantza erreferentziazko nazioarteko erakunde bat da, eta haren helburua gobernu "irekiagoak, arduratsuagoak eta herritarrenganako sentikorragoak" sustatzeko mekanismoak ebaluatzea eta garatzea da.

Harrezkero, Euskadik 2 ekintza-plan diseinatu eta ezarri ditu (2018-2020 eta 2021-2024), eta horietako bakoitzak 5 konpromiso zituen.

Euskadiko Gobernu Irekirako 2025-2028 aldirako III. Ekintza Plana egiteko, partaidetza-prozesu bat garatu da, euskal herritar guztiei irekia. Prozesu hori Irekian argitaratutako eztabaida ireki baten bidez garatu da. Inkesta telematiko bat egin da, iritziak emateko eta ekarpenak egiteko tresna gisa, eta, gainera, OGP Euskadin parte hartu duten eragileen hedapena gehitu da. Inkesta hau 2025eko martxoaren 10etik 31ra egon da eskuragarri, eta bi zati zituen:

  • Lehenengo zatian, inkesta bete duten pertsonek gobernu irekiaren arloan duten jarrera eta esperientzia aztertuko
  • Ekintza Plana idazteko lehentasunak eta proposamenak adieraztea.

TXOSTEN honen helburua prozesu honen emaitza nagusiak erakustea da.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko