Dantza-ikasketa Profesionalen Curriculuma garatzeko Dekretu-Proiektua. Jendaurrean jartzeko izapidea. Ondorioak
Xedapen Orokorrak Egiteko Prozeduraren ekainaren 30eko 6/2022 Legearen 17. artikuluan ezarritakoaren arabera, jendaurreko informazioaren izapidea egin da, Administrazioaren web-atarien bidez, Eusko Jaurlaritzaren euskadi.eus egoitza elektronikoan eta Irekian. Bertan, etorkizuneko arauak uki ditzakeen pertsonen eta erakunde ordezkagarrienen iritziak jaso dira.
Horretarako ezarritako epea igaro eta lehen aipatutako izapideen emaitza baloratu ondoren, dagokion prozedura izapidetzen jarraituko da.