Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak xedapen orokor bat egiteko prozedura hastea aurreikusi du, Euskal Autonomia Erkidegoko funts publikoekin finantzatutako ikastetxeetan Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako curriculum anitzeko programak arautzeko agindu proiektua.
Nahitaezkoa da, Xedapen Orokorrak Egiteko Prozeduraren ekainaren 30eko 6/2022 Legearen 11. artikuluak jasotzen duen bezala, herritarren iritzia jasotzea kontsulta publikoan, testu juridiko arauemaileen proposamenak idatzi aurretik.
Era berean, 2017ko abenduaren 12ko Gobernu kontseiluaren erabakia betetze aldera, zeinaren bidez xedapen orokorrak egiteko prozedura aplikatzeari buruzko jarraibideak onartzen diren, aurretiazko kontsultaren izapide honetan argitaratutako informazioa Gobernu Irekiaren plataformara -Irekia- eramaten da. Bertan, herritarrek Administrazioaren jarduerak ezagutu ahal izango dituzte, eta beren iritziak modu erraz, ireki eta informalean eman ahal izango dituzte, eta, hala badagokio, argitaratutako jarduerei buruzko eztabaidak sortu ahal izango dituzte.
Informazio hori bera Legegunean ere agertuko da, administrazio-espedienteak argitaratzeko gune gisa, gardentasunari buruzko legeriaren ondoriozko publizitate aktiboko betebeharrak betetze aldera.
Kontsulta publiko honen helburua etorkizuneko arauak uki ditzakeen pertsona eta erakunde adierazgarrienen iritzia jasotzea da.
Hori dela eta, Euskal Autonomia Erkidegoko funts publikoekin finantzatutako ikastetxeetan Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako curriculum anitzeko programak arautzeko xedapen orokorra egin aurretik, aipatutako aurretiazko kontsulta-izapidea bete nahi da, arauak eragiten dien gainerako erakunde eta herritarrek parte hartzeko aukera izan dezaten, planteatzen den arauari ekarpenak eginez.
Hamabost egun balioduneko epea ezartzen da, eragindako erakundeek, herritarrek eta bere entitateek egoki iritzitako iradokizunak aurkez ditzaten.
Arauaren testua Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoan dago eskuragarri.
Hezkuntza Sailak eskerrak eman nahi ditu aurretiazko kontsulta publikoaren fase honetan parte hartzeagatik. Xedapen Orokorrak Egiteko Prozeduraren ekainaren 30eko 6/2022 Legearen 11.1 artikuluan ezarritakoaren arabera, agindua egin aurretik, aurretiazko kontsulta publikoa egin da, administrazioaren web-atarien bidez (euskadi.eus eta Irekia) arauaren hartzaile potentzialek ekarpenak egiteko eta beren iritzia emateko aukera izan zezaten.