Eusko Jaurlaritzako Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuak “2024ko Elkarlan Sariak” emateko deialdia egin du, herritarren parte-hartzea eta balio publikoa elkarrekin sortzea sustatzeko.
AGINDUA, 2024ko uztailaren 30ekoa, Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburuarena, Eusko Jaurlaritzak balio publikoa batera sortzeko proiektu berritzaileetarako antolatzen dituen «Elkarlan» sarien hamargarren deialdia onesten duena (2024. urtea).
Lau sari emango dira, bakoitza 9.000 eurokoa. Irabazi-asmorik gabeko antolakunde pribatuek aurkeztutako proiektuak sarituko dira, osasunarekin, ingurumenarekin, garapen ekonomikoarekin, ikaskuntzarekin eta kulturarekin, gizarte-kohesioarekin eta gobernantza, kultura demokratikoa eta erabaki publikoetan parte-hartzearekin lotutako erronka sozialei erantzuten dietenak.
Hamargarren edizio honen bidez (aurrekoetan bezala) lortu nahi da balio publikoa batera sortzeko proiektu berritzaileari saria ematean proiektua bera eta sustatzaileak ezagutzera ematea; baina, beste alde batetik, beste eragile batzuen parte-hartzea izateko formulak ekartzea, Euskadin pixkanaka osatu dadin balio publikoa batera sortzen ikasteko eta arlo horretan elkarlanean aritzeko sare bat. EAEko 7 administrazioek (Eusko Jaurlaritzak, foru-aldundiek eta 3 hiriburuetako udalek) eta Innobasque-Berrikuntzaren Euskal Agentziak, Gobernu Irekiaren aldeko Nazioarteko Ituneko kide direnez, 2018-2020 OGP Euskadi ekintza-planean ezarri duten 3. konpromisoari lotuta dago ikuspegi hori. Izan ere, konpromiso hori betetzeko, herritarren parte-hartze berritzailearekin konpromisoa hartuko duten eragileak eta proiektuak sustatu behar dira
Halaber, proiektuek, diseinu- eta ezarpen-fasean, pertsonen eta kolektiboen ahalduntze-prozesuak sustatzeko gaitasuna erakutsi beharko dute, funtsezko ezaugarri gisa.
Aurreko deialdien sarituek hemen kontsulta daitezke HEMEN.
Informazio gehiago: https://www.euskadi.eus/servicios/1027610