Elkarlan Sariak

Kantauri Ekialdeko Demarkazio Hidrografikoaren hirugarren zikloko (2024) Uholde Arriskuaren Aurretiazko Ebaluazioa berrikustea eta eguneratzea. Aurretiazko kontsulta publikoa

qrcode
0 boto

Kantauriko Konfederazio Hidrografikoak (CHC) eta Uraren Euskal Agentziak (URA), Kantauri Ekialdeko Demarkazio Hidrografikoko administrazio hidraulikoak diren aldetik, jendaurrean jarriko dute, 2024ko abuztuaren 1etik aurrera eta hiru hilabetez, Kantauri Ekialdeko Demarkazio Hidrografikoko hirugarren zikloko Uholde-arriskuaren Aurretiazko Ebaluazioa (UAAE) berrikusi eta eguneratzeko dokumentazioa. Ebaluazio hori uholde-arriskuak ebaluatu eta kudeatzeari buruzko uztailaren 9ko 903/2010 Errege Dekretua betez garatu zen, zeinak Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2007ko urriaren 23ko 2007/60/EE Zuzentaraua Estatuko ordenamendu juridikora ekarri zuen. Administrazio bakoitzak bere eskumen-eremuari dagokion kontsulta publikoa egiten badu ere, dokumentazio guztia modu koordinatuan eta demarkazio osoarentzat egin da.

 

Euskal Autonomia Erkidegoko barne arroen eskumen-eremuan, dokumentazio hori Uraren Euskal Agentziako Zuzendari Nagusiaren 2024ko uztailaren 15eko Ebazpenaren bidez jartzen da jendaurrean, 2024ko irailaren 3tik aurrera, hiru hilabetez.

Jarraian, Uhole-arriskuaren Atariko Ebaluazioa berrikusi eta eguneratzen duen dokumentazioa aurkezten da:

Uraren Euskal Agentziara iruzkinak edo iradokizunak bidali nahi dituztenek epri@uragentzia.eus helbide elektronikoaren bidez egin dezakete.

 

Aldeko argudioak
Gehienez 255 karaktere
Kontrako argudioak
Gehienez 255 karaktere
Oraindik ez dago iruzkinik
  •  erabiltzaile
Komunikabideek behera kargatzeko