Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak Agindu-proiektu bat prestatu du, zeinarekin laugarrenez aldatzen baita honako agindu hau: Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko ikastetxeetan –fondo publikoekin ordaindutakoetan– ikasturte bakoitzeko eskola-egutegia egiteko oinarrizko arautegia zehazten duena.
Herritaren iritzia jasotzeko, jendaurreko informazioaren izapidea ireki behar da, interesdunek egokitzat jotzen dituzten alegazioak eta ekarpenak egin ditzaten.
Hori guztia Xedapen Orokorrak Egiteko Prozeduraren ekainaren 30eko 17. artikuluan aurreikusitakoaren arabera eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 133.2 artikuluan xedatutakoa betez.
Ekarpenak egiteko epea hogei egun baliodunekoa da, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Arauaren testua eskuragarri dago Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoan.
Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 133.3 artikuluan ezarritakoaren arabera, informazio publikoa eman da, arauaren hartzaile izan daitezkeenek eta arauaren gainean ekarpenak egiten dituztenek iritzia emateko aukera izan dezaten, eta, horretarako, beharrezko dokumentuak jarri dira haien eskura