Elkarlan Sariak
Gobernuaren proposamenak Berdintasuna, Justizia eta Gizarte Politikak

Euskadiko Memoria Historiko eta Demokratikoari buruzko 9/2023 Legea partzialki garatzeko Dekretu-proiektua. Aurretiazko kontsulta Publikoa

qrcode
0 boto
Eztabaida fasea itxita dago. Sentitzen dugu baina jadanik ezin duzu parte hartu.

1. Arau-ekimenaren bidez konpondu nahi diren arazoak

Euskadiko Memoria Historiko eta Demokratikoari buruzko irailaren 28ko 9/2023 Legeak egungo arau-esparrua osatu du, Euskadiren memoria demokratikoa eraikitzeko, iragan horren oroitzapenetik eta ezagutza historiko zorrotzenetik abiatuta. Horixe da kultura demokratikoa indartzeko modurik sendoena, ukazioaren, bazterketaren eta intolerantziaren diskurtsoen aurrean, gure bizikidetza demokratikoaren etorkizuna ziurtatzeko.

9/2023 Legean zehar, artikulu hauek aipatzen dira, zehazki, lege horren zenbait alderdi erregelamendu bidez garatzeko:

- 29. artikulua Bigarren Xedapen Gehigarriari lotuta, memoria historikoaren lekuak, guneak eta ibilbideak, dio Lege hau indarrean sartu eta urtebeteko epean, Gobernu Kontseiluak dekretu bat onartuko du, Gogora Institutuak proposatuta. Helburua Euskadiko memoria historikoko lekuen, guneen eta ibilbideen katalogoa sortzea da, lege honen 29. artikuluan zehaztutako ezaugarriak betetzen dituzten gune, eraikin edo inguruen publizitate- eta hedapen-tresna gisa.

Memoria demokratikoaren leku, espazio edo ibilbide deklaratzeko prozedurak barne hartuko ditu zenbait mekanismo elkarte memorialistek aukera izan dezaten leku, espazio edo ibilbide jakin batzuk Euskadiko memoria historikoaren lekuen katalogoan sar daitezen proposatzeko.

- Euskadiko Memoria Historikoaren Entitateen Direktorioa izeneko 40. artikulua eta Euskadiko Memoria Historikoaren Entitateen Aholku Batzordea sortzen duen 41. Artikuluak, bere bigarren atalean dio, batzordearen funtzionamendu-araubidea, osaera eta oinarrizko eginkizunak erregelamendu bidez ezarriko dira memoria historikoaren arloan eskumena duen Eusko Jaurlaritzaren sailak.

Aipatutakoez gain, egokitzat eta beharrezkotzat jotzen da beste alderdi eta prozedura batzuk arautzea, hala nola biktimak aitortzeko eskubidea.

Lege-esparru horretan, dekretu honen xedea da 9/2023 Legearen alderdi hauek garatzea, bai egokitzat eta beharrezkotzat jotzen delako, bai Legeak berak zuzenean agintzen duelako.

 

2. Ekimena onartzeko premia eta aukera

Aurreko araudiak beharrezko egiten du erregelamendu hau, eta eginkizun hori Gogora Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuari dagokio.

Planteatzen den dekretua saihestezina da, honako alderdi hauek arautu behar baitira:

  • Biktimen aitortza eskubidea.
  • Euskadiko memoria historikoko lekuak, guneak eta ibilbideak, eta Euskadiko memoria historikoko lekuen katalogoa, leku horien publizitaterako eta hedapenerako tresna gisa.
  • Euskadiko Memoria Historikoko Entitateen Direktorioa.
  • Euskadiko Memoria Historikoko Entitateen Aholku Batzordearen funtzionamendu-araubidea, osaera eta oinarrizko eginkizunak.

Erregelamendu bidezko garapena  beharrezkoa da,  9/2023 Legea behar bezala aplikatzeko.

 

3. Egin nahi den arau-proiektuaren helburuak

Dekretuaren lehenengo helburua biktimen aitortzarako eskubidea eta hori lortzeko prozedura arautzea izango da.

Dekretuaren bigarren helburua izango da Euskadiko memoria historikoko lekuak, guneak eta ibilbideak deklaratzeko prozedura arautzea, bai eta horiek herritarrak sustatzeko eta hedatzeko neurriak ere. Gainera, katalogo baten sorrera eta hura babesteko eta kontserbatzeko araubidea arautzen dira.

Dekretuaren hirugarren helburua izango da memoria historikoko entitateen direktorioa eta Euskadiko Memoria Historikoko Entitateen Aholku Batzordea arautzea, Euskadin diharduten memoria-erakundeen kontsultarako eta partaidetzarako kide anitzeko organo gisa.

 

4. Egon daitezkeen konponbide arautzaileak eta ez-arautzaileak

Aurreko ataletan azaldutako inguruabarrak direla eta, dekretu hau egitea beharrezkoa da, eta ezin da beste irtenbiderik hauteman.

Aldeko argudioak
Eztabaida fasea itxita dago. Sentitzen dugu baina jadanik ezin duzu parte hartu.
Kontrako argudioak
Eztabaida fasea itxita dago. Sentitzen dugu baina jadanik ezin duzu parte hartu.
Iruzkin bat
  • Argazkia Amagoia L De Larruzea Zarate
    2024-07-16

    Muy interesante. Hay mucho trabajo por realizar/ concretar.

    Tambien de dónde aprender ( Navarra).

    Acciones a coordinar con Memoria Democrática en materia de Lugar de Memoria, y hacer un buen desarrollo: Gernika-Lumo, Irun,... en contacto con asociaciones memorialistas e intituciones locales.
    Censo (único) de víctimas y represaliados.
    Fosas, fosas, fosas...
    Desarrollo de la ley de GV, sin dilación. Ya ha pasado más de medio año.
    Relanzar Gogora con líneas muy definidas.
    Valoración del trabajo voluntario de tantas asociaciones.

    Y la memoria reciente ( terrorismo ETA y otros) requiere otro esfuerzo para q llegue también a la escuela pública. Y también acciones para deslegitimar la violencia q ejerció ETA y otros.
    Todo es poco!

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan