Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritzak Nekazari Gazteen Estatutuari buruzko otsailaren 4ko 8/2014 Dekretua aldatzeko aukera ikusi du.
Xedapen Orokorrak Egiteko Prozedurari buruzko ekainaren 30eko 6/2022 Legearen 11. artikuluaren arabera, xedapen orokorra izapidetzea sustatu duen organo edo zuzendaritza-zentroak kontsulta publikoan eskatuko du, arau-testu juridikoen proposamenak idatzi aurretik, herritarren iritzia, 15 egunez gutxienez, eta testu juridiko jakin bat onartu aurretik.
Horregatik guztiagatik, herritarrak espresuki gonbidatzen dira, iritzia eman dezaten idaztekoa dugun xedapen orokorrari buruz ebazpen honetan ematen den informazioari buruz.
Herritarrek egoki iritzitako iradokizunak edo oharrak aurkez ditzaten, 15 egun balioduneko epea ematen da, ebazpen hau Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoko iragarki-taulan sartu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita.