Gobernuaren proposamenak Ekonomiaren Garapena, Jasangarritasuna eta Ingurumena

Nekazari Gazteen Estatutuaren Dekretua aldatzea. Aurretiazko kontsulta publikoa

qrcode
0 boto
Eztabaida fasea itxita dago. Sentitzen dugu baina jadanik ezin duzu parte hartu.

Araua onestea beharrezko eta egoki den

Nekazari Gazteen Esatatutuari buruzko otsailaren 4ko 8/2014 Dekretuak, besteak beste, gazteak nekazaritza-sektorean sartzeko beharraz arduratzen da.

Sektorearekin egindako hainbat bileratan, agerian geratu da aldatu nahi den dekretuak araututako hainbat alderdi eguneratu behar direla arau-proiektu honen bidez.

 

Arauaren helburuak

Araua xede diren pertsonen eta sektorearen ordezkaritza egokia bultzatzea, horien aldeko neurrien eraginkortasuna hobetzea eta gaur egun sortzen diren beharrei erantzutea.

 

Konpondu nahi diren arazoak

Testua egokitzea Emakume Nekazarien Estatutuaren urriaren 15eko 8/2015 Legera, nekazari gazteak nekazaritzaren arloan elkarteetara sar daitezen sustatzea eta ordezkapen-modalitateak gehitzea egoera  batzuetan.

 

Ea beste konponbiderik badagoen arauketa erabiliz edo beste nolabait

Gazte nekazarien estatutua arautzen duen dekretua egungo beharretara egokitzeko beste irtenbiderik ez dago, hura aldatzea baino.

Aldeko argudioak
Eztabaida fasea itxita dago. Sentitzen dugu baina jadanik ezin duzu parte hartu.
Kontrako argudioak
Eztabaida fasea itxita dago. Sentitzen dugu baina jadanik ezin duzu parte hartu.
Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan