Gobernuaren proposamenak Turismoa, Merkataritza eta Kontsumoa

Agindu-proiektua, Euskadin turismo-gidariaren jarduera arautzen duen martxoaren 5eko 26/2024 Dekretuaren 18. Artikuluan aurreikusitako bereizgarri ofizialaren ezaugarriak eta diseinua arautzen dituena. Jendaurrean jartzeko izapidea

qrcode
qrcode

Agindu-proiektua, Euskadin turismo-gidariaren jarduera arautzen duen martxoaren 5eko 26/2024 Dekretuaren 18. Artikuluan aurreikusitako bereizgarri ofizialaren ezaugarriak eta diseinua arautzen dituena. Jendaurrean jartzeko izapidea. Ondorioak

2024-06-12

Xedapen Orokorrak Egiteko Prozeduraren ekainaren 30eko 6/2022 Legearen 17. artikuluan xedatutakoaren arabera, joan den maiatzaren 27an, Turismo eta Ostalaritza Zuzendaritzaren ebazpen bidez, hasiera eman zitzaion martxoaren 5eko 26/2024 Dekretuaren 18. artikuluan aurreikusitako egiaztagiri ofizialaren ezaugarriak eta diseinua arautzen dituen agindu-proiektuaren entzunaldiaren eta jendaurreko informazioaren izapideari izapidetzen ari den arauan interesa duten gizarte-eragileen ahalik eta parte-hartze handiena bermatzeko. Dekretu horrek Euskadiko turismo-gidariaren jarduera arautzen du. Izapide horren iragarkia 2024ko maiatzaren 11ko EHAAn argitaratu zen, eta egun berean iragarki bat argitaratu zen Eusko Jaurlaritzaren euskadi.eus egoitza elektronikoan eta Irekian, herritarrei iritzia emateko gonbita eginez.

Izapide horren iragarkia 2024ko maiatzaren 11ko EHAAn argitaratu zen, eta egun berean iragarki bat argitaratu zen Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoan (euskadi.eus) eta Irekian, eskubide eta interes legitimoen titular diren herritarrei beren iritzia emateko gonbita eginez.

Irekiaren web - orrian alegazioak aurkezteko eta eztabaidatzeko epea amaituta, ez da alegaziorik aurkeztu eta ez da botorik jaso horretarako prestatutako Irekiaren orrian.

Horrenbestez, Agindu Proiektua egiteko prozedura izapidetzen jarraituko da, ekainaren 30eko 6/2022 Legearen eta prozedura hasteko Aginduaren arabera.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan