Elkarlan Sariak
Gobernuaren proposamenak Berdintasuna, Justizia eta Gizarte Politikak

Guraso bakarreko familien araubidea arautzen duen Dekretu-proiektua. Aurretiazko kontsulta publikoa

qrcode
qrcode

Dekretu-proiektua, guraso bakarreko familien erregimena arautzekoa. Aurretiazko kontsulta publikoaren. Ondorioak

2024-06-10

Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailak eskerrak eman nahi dizkie guraso bakarreko familien erregimena arautzen duen dekretu-proiektua egin aurreko kontsulta publikoaren izapidean egindako ekarpenengatik.

Xedapen Orokorrak Egiteko Prozeduraren ekainaren 30eko 6/2022 Legearen 11. artikuluan ezarritakoaren arabera, Agindua egin aurretik, aurretiazko kontsulta publikoaren izapidea gauzatu da Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoaren bidez; zehazki, izapide hori iragarki-taulan, euskal araudiaren atarian (Legegunea) eta gobernu irekiaren atarian (Irekia) argitaratuz.

Aurretiazko kontsulta egiteko gaitutako hilabeteko epean, Administrazioak 371 parte-hartze jaso ditu etorkizuneko arauaren eraginpean egon daitezkeen herritarren eta erakunde garrantzitsuenen eskutik. Partaidetza gehienak ez dira soilik Administrazioaren ekimena positiboki baloratzera mugatu, baizik eta guraso bakarreko familien berezko estatusa aitortzeko eta artikulatzeko proposamen espezifikoak dituzte.

Aurkeztutako proposamenen artean, oso ondo bereizitako sei aldarrikapen daude:

a) guraso bakarreko familien aintzatespen ofiziala;

b) lege-esparru lotesle bat sortzea euskal sektore publikoa osatzen duten erakunde guztientzat;

c) guraso bakarreko familien babes instituzionala, babes hori arlo ekonomiko hutsera mugatu gabe;

d) adin txikikoen arteko eskubide- eta aukera-berdintasuna, familia-eredua dela-eta bereizkeriarik egin gabe;

e) guraso bakarreko familiak bereiztea, familia-unitatea osatzen duten seme-alaben kopuruaren arabera, eta;

f) guraso bakarreko familien errealitateari zuzenean erantzuteko kontziliazio neurri espezifikoak.

Aldez aurreko kontsulta publikoaren izapidearen emaitza baloratu ondoren, Dekretua idazteko prozedura izapidetzen hasiko da, baldin eta Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailburuak horretarako emandako agindu bidez egoki baderitzo.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan