Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 133. artikuluan aurreikusitakoa betez, aurretiazko kontsulta honen xedea da etorkizuneko arauak uki ditzakeen pertsona eta erakunde adierazgarrienen iritzia jasotzea, honako hauei buruz:
- Arau-ekimenaren bidez konpondu nahi diren arazoak.
- Ekimena onartzeko premia eta aukera.
- Arauaren helburuak.
- Egon daitezkeen konponbide arautzaileak eta ez-arautzaileak.
Horregatik, xedapena egiteko kontsulta publikoaren izapidea bete nahi da, herritarrek eta arauaren eraginpeko gainerako erakundeek aukera izan dezaten proposatzen den arauan parte hartzeko eta ekarpenak egiteko.
Kontsulta irekita dago etorkizuneko arau-erregulazio horren eraginpean egon daitezkeen erakunde publiko eta pertsona fisiko guztientzat, bai eta erakunde, entitate edo elkarte guztientzat ere.
Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoaren iragarki-taulan eta Irekian argitaratuko da. 2024ko maiatzaren 7tik 2024ko ekainaren 7ra bitarteko epea ezartzen da eragindako erakundeek, herritarrek eta beren entitateek iradokizun edo ohar guztiak aurkez ditzaten.
Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailak eskerrak eman nahi dizkie guraso bakarreko familien erregimena arautzen duen dekretu-proiektua egin aurreko kontsulta publikoaren izapidean egindako ekarpenengatik.



