Eman odola!
Gobernuaren proposamenak Hezkuntza

UPV/EHUko prezio publikoen agindua 2024-2025. Jendaurrean jartzeko izapidea

qrcode
Hitzaurrea

Hezkuntza Sailak urtero xedapen orokor bat egiten du, goi-hezkuntzako zerbitzu publikoen truke ordaindu behar diren prezio publikoak finkatzeko eta prezio horien salbuespen eta murrizketen onuraduna izateko baldintzak ezartzeko.

2024-2025 ikasturterako agindu-proiektuan, Hezkuntza Sailak, egungo egoera ekonomikoa kontuan hartuta, prezio publikoak izoztea erabaki du, azken urteotan egin duen bezala.

Agindu-proiektu hau Xedapen Orokorrak Egiteko Prozeduraren ekainaren 30eko 6/2022 Legearen arabera izapidetu behar da. Lege horren 17. artikuluaren arabera, herritarren eskubide eta interes legitimoei eragiten dieten xedapen orokorrak jendaurrean jarriko dira.

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 83.2 artikuluak ezartzen duenez, jendaurreko informazioaren izapidea dagokion aldizkari ofizialean argitaratuko da, edozein pertsona fisikok edo juridikok espedientea, edo erabakitzen den horren zatia, aztertu dezan.

Horregatik, 2024-2025eko ikasturtean Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko goi-mailako hezkuntzako zerbitzu publikoen truke ordaindu beharreko prezioak finkatzen dituen, bai eta prezioetan salbuespenak eta murrizketak izateko baldintzak ere ezartzen dituen agindu-proiektuaren jendaurreko informazioaren izapidea bete nahi da.

20 baliodun eguneko epea ezartzen da egoki iritzitako alegazioak, agiriak eta egiaztagiriak aurkezteko.

 

#Precios_Públicos_UPV-EHU_2024_TIP
Komunikabideek behera kargatzeko