Eman odola!
Gobernuaren proposamenak Hezkuntza

UPV/EHUko prezio publikoen agindua 2024-2025. Jendaurrean jartzeko izapidea

qrcode
0 boto
Eztabaida fasea itxita dago. Sentitzen dugu baina jadanik ezin duzu parte hartu.

1.- Ekimen arauemaile honen bidez konpondu nahi diren arazoak

2024-2025 ikasturterako Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatearen goi-mailako hezkuntzako zerbitzu publikoen truke ordaindu beharreko prezioak finkatu nahi dira, bai eta zerbitzu horien salbuespen eta murrizketen onuraduna izateko baldintzak ezarri ere.

Egungo egoera ekonomikoa kontuan izanda, unibertsitate-ikasketetarako eskuragarritasuna bermatu nahi da, 2024-2025 ikasturterako prezioak izoztuz.

 

2.- Onartzeko beharra eta egokitasuna

Hezkuntza Sailak xedapen orokor bat egiten du urtero, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko goi-mailako hezkuntzako zerbitzu publikoen truke ordaindu beharreko prezioak finkatzeko eta zerbitzu horien salbuespen eta murrizketen onuraduna izateko baldintzak ezartzeko. Horregatik, beharrezkoa da arau hau onartzea 2024-2025 ikasturterako prezioak finkatzeko.

 

3.- Egin nahi den arau-proiektuaren helburuak

Arau honen xedea da 2024-2025eko ikasturtean Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko goi hezkuntzako zerbitzu publikoen truke ordaindu beharreko prezioak finkatzea eta prezio horietatik salbuesteko eta beraiek gutxitzeko baldintzak zehaztea.

 

4.- Balizko ordezko irtenbide erregulatzaileak eta ez-erregulatzaileak

Agindu-proiektu honen xedea da 2024-2025 ikasturterako Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko goi-mailako hezkuntzako zerbitzu publikoen truke ordaindu beharreko prezioak finkatzea eta horien salbuespen eta murrizketen onuraduna izateko baldintzak zehaztea.

Unibertsitate Sistemaren martxoaren 22ko 2/2023 Lege Organikoaren 57.4.b) artikuluan oinarritzen da Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko goi-mailako hezkuntzako publikoen truke ordaindu beharreko prezioak urtero finkatzen dituen eta horien salbuespen eta murrizketen onuraduna izateko baldintzak zehazten dituen Agindua. Artikulu horren arabera, titulu ofizialak lortzera bideratutako ikasketengatiko zerbitzu akademikoen truke ordaindu beharreko prezio publikoak Autonomia Erkidegoak finkatuko ditu.

Bestalde, Euskal Unibertsitate Sistemaren otsailaren 25eko 3/2004 Legeak 95. eta 96. artikuluetan arautzen ditu zerbitzu akademikoen truke ordaindu beharreko prezio publikoak eta gainerako eskubideak, eta bertan adierazten du prezio publikotzat joko direla eta tasa eta prezio publikoei buruzko lege-ordenamenduan ezarritakoaren arabera arautuko direla. Era berean, 3/2004 Legearen 39. artikuluak unibertsitateko zerbitzu akademikoen truke ordaindu beharreko prezioen salbuespenak eta murrizketak jasotzen ditu, bai eta legez ezartzen diren gainerako eskubideak ere. Euskal Herriko Unibertsitateko ikasleek izango dituzte eskubide horiek, erregelamenduzko aurreikuspenen esparruan. Artikulu berean arautzen denez, prezio publikoak onartzeko aginduak edo erabakiak salbuespen-baldintzak zehaztu ahal izango ditu, bai eta beste salbuespen batzuk ezarri ere, osoak edo partzialak, baldin eta diskriminazio arbitrariorik eragiten ez badute.

Aldeko argudioak
Eztabaida fasea itxita dago. Sentitzen dugu baina jadanik ezin duzu parte hartu.
Kontrako argudioak
Eztabaida fasea itxita dago. Sentitzen dugu baina jadanik ezin duzu parte hartu.
Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko