Zeinu hizkuntzaren eguna

Uraren Kanonaren Erregelamendua onartzen duen Dekretua aldatzen duen Dekretu-proiektua. Jendaurrean jartzeko izapidea.

Parte hartze 1
qrcode
100 %kontra
Boto 1 (0/1)
Eztabaida fasea itxita dago. Sentitzen dugu baina jadanik ezin duzu parte hartu.

Dekretu-proiektuaren xedea Uraren Kanonaren Erregelamendua onartzen duen azaroaren 2ko 229/2021 Dekretua aldatzea da. Batez ere, helburu nagusia honako hauek egokitzea da: 229/2021 Dekretua, uraren kanonari buruzko ekainaren 23ko 1/2006 Legean, 2023ko ekitaldirako Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorrak onartzen dituen abenduaren 23ko 15/2022 Legearen azken xedapenetatik bigarrenak eta 2024ko ekitaldirako Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorrak onartzen dituen abenduaren 22ko 21/2023 Legearen azken xedapenetatik bigarrenak egindako aldaketak.

Zehazki, 1/2006 Legean honako aldaketa hauek egin dira:

  • Ura sare-horniduraren bidez nekazaritza eta abeltzaintzako erabileretarako jasotzen duten erabiltzaileentzako konpentsazioa arautzen da, erabilera horiengatik uraren kanonak fakturan duen eraginagatik.
  • Uraren nekazaritza eta abeltzaintzako erabileretarako hobaria eskuratzeko betekizunak aldatu dira, bai eta ura sare-horniduraren bidez nekazaritza eta abeltzaintzako erabileretarako jasotzen duten erabiltzaileentzako konpentsazioa ere, erabilera hori sinplifikatu eta errazteko.
  • % 100era zabaldu da 2022., 2023. eta 2024. ekitaldietan nekazaritza eta abeltzaintzako erabileretarako hobariaren eta konpentsazioaren ehunekoa, eta zergapeko subjektu pasiboak salbuetsi dira urte hoietan, uraren kanona aitortzetik eta likidatzetik, hobari hori aplikatu behar zaion nekazaritza eta abeltzaintzako erabileretarako ura hartzeagatik edo sartzeagatik.

Era berean, zenbait aldaketa tekniko sartu dira, besteak beste, ekainaren 23ko 1/2006 Legearen 47.2 artikuluan erregulatzen den hobaria aplikatzeko eskaera-beharra ezabatzea eta Uraren Euskal Agentziak ofizioz zenbait baldintza egiaztatzea, batez ere uraren kanona ordaintzen duten pertsonen eta erakundeen karga administratiboa sinplifikatzeko eta murrizteko helburuarekin.

Aldeko argudioak
Eztabaida fasea itxita dago. Sentitzen dugu baina jadanik ezin duzu parte hartu.
Kontrako argudioak
Eztabaida fasea itxita dago. Sentitzen dugu baina jadanik ezin duzu parte hartu.
Iruzkin bat
  • Argazkia SN Robot
    @ENBA_eus
    2024-05-01

    Comentario de Twitter:
    Atzo bertan argitaratu zen URAren kanona aldatzeko dekretu proiektua. Denbora dugu aztertzeko eta egin beharreko alegazioak egiteko. Hori bai, onartu beharrean gaude, Eusko Jaurlaritzari mobilizazioetan eskatutakoak erreakzio positiboa eragin duela. https://t.co/Yeh2tvpMGz https://t.co/ct3m8hpaP0

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko