Gobernuaren proposamenak Gobernantza Publikoa eta Autogobernua

Proyecto de Decreto que regulará la evaluación del desempeño y la carrera profesional horizontal del personal del Sector Público Vasco. Consulta pública previa

qrcode
Hitzaurrea

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 133. artikuluan eta Xedapen Orokorrak Egiteko Prozeduraren ekainaren 30eko 6/2022 Legean aurreikusitakoa betez, aurretiazko kontsulta honen helburua da etorkizuneko arauak uki ditzakeen pertsonen eta erakunde ordezkagarrienen iritzia jasotzea, honako hauei buruz:

  • Arau-ekimenaren bidez konpondu nahi diren arazoak.
  • Ekimena onartzeko premia eta aukera.
  • Arauaren helburuak.
  • Egon daitezkeen konponbide arautzaileak eta ez-arautzaileak.

 Hori dela eta, xedapena egiteko kontsulta publikoaren izapide hori bete nahi da, arauak eragiten dien herritarrek eta gainerako erakundeek aukera izan dezaten parte hartzeko eta planteatzen den arauari ekarpenak egiteko. Kontsulta erakunde publiko eta pertsona fisiko guztiei irekitzen zaie, baita etorkizuneko araudi horren eraginpean egon daitezkeen erakunde, entitate edo elkarteei ere.

Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoko iragarki-taulan eta Irekian argitaratuko da. 2024ko maiatzaren 2ra arteko 20 eguneko epea ezartzen da eragindako erakundeek, herritarrek eta haien erakundeek iradokizun eta ohar guztiak aurkez ditzaten.

#Carrera_Profesional
Zerikusia duten berriak