Gobernuaren proposamenak Gobernantza Publikoa eta Autogobernua

Proyecto de Decreto que regulará la evaluación del desempeño y la carrera profesional horizontal del personal del Sector Público Vasco. Consulta pública previa

qrcode
67 %alde
3 boto (2/1)
Eztabaida fasea itxita dago. Sentitzen dugu baina jadanik ezin duzu parte hartu.

1.- Ekimen arauemaile honen bidez konpondu nahi diren arazoak.

Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren apirilaren 12ko 7/2007 Legea egin zenetik, funtsezko elementu gisa ezarri zen enplegatu publikoen jardunaren ebaluazioa egitea. Ebaluazio hori administrazio publikoek ezarri behar zuten, berdintasunaren, objektibotasunaren eta gardentasunaren printzipioetan oinarritutako prozeduren bidez.

Lege horrek karrerako funtzionarioen karrera horizontala erregulatzeko baimena ematen zien horien estatutua garatzeko ematen diren funtzio publikoari buruzko legeei. Legeon ezarpenak baldintza hau zuen: lege autonomikoak indarrean jartzea.

Euskal Enplegu Publikoari buruzko abenduaren 1eko 11/2022 Lege berriak, zioen azalpenetik, adierazten du berritzaileenak izan daitezkeen elementuak aktibatu nahi dituela, eta, zehazki, karrera profesionala eta jardunaren ebaluazioa aipatzen ditu. Bien funtsezko alderdiak definitzen dira, baina haiek benetan ezartzea erregelamenduzko garapenaren mende geratzen da.

Hala, 11/2022 Legearen 1.3 artikuluak ezartzen duenez, EAEko enplegu publikoaren erregulazioa eta hura osatzen duten langileen araubide juridikoa bertan jasotako xedapenek eta hura garatzen duten erregelamenduzko xedapenek definitzen dute.

Halaber, Eusko Jaurlaritza organo erkidea da, baldin eta lege horrek berariaz xedatzen badu EAEko administrazio publiko guztiei aplikatu beharreko erregelamendu-mailako arauak eman daitezkeela.

Alde batetik, jardunaren ebaluazioa (54. artikulua) EAEko administrazio publiko guztietan ezarri behar da, eta, gainera, 7. artikuluaren arabera, EAEko sektore publikoko edozein erakundetan zerbitzua ematen duten langile guztiei aplikatuko zaie. Baina, legeak berariaz eskatzen du EAEko administrazio publikoek erregelamendu bidez garatu dezatela, Enplegu Publikoa Koordinatzeko Euskadiko Batzordearen irizpideen arabera eta langileen ordezkaritzarekin negoziatu ondoren.

Alde horretatik, dekretu-proiektu honen bidez arautu nahi dira bai EAEko administrazioen jarduna ebaluatzeko eta karrera profesionalaren sistema guztien oinarrizko irizpideak eta irizpide komunak, bai horien garapen integrala Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrean.

Azken batean, dekretu-proiektuaren ekimen honekin konpondu nahi den arazo nagusia da EAEko sektore publikoko langileen jarduna ebaluatzeko sistemak eta karrera profesional horizontalaren sistemak benetan ezartzea.

 

2.- Onartzeko beharra eta egokitasuna.

EAEko enplegu publikoaren erakunde-kalitatea hobetzea izan da Euskal Enpleguari buruzko Lege berria garatzeko erreferenteetako bat. Lege horren azken helburua da oinarrizko berrikuntza-elementuak txertatzea, enplegu publikoa izan dadin profesionaltasun-maila handiko instituzio bat, inpartziala eta arduratsua, emaitzen kudeaketa kontuan hartuta.

Administrazio publikoen zerbitzura dagoen enpleguaren kudeaketa hobetzeko, zalantzarik gabe, politika koherenteak eta arrazionalak izan behar dira, hala langileak kudeatzeko tresna eraginkorrak, nola jardunaren ebaluazioa eta karrera profesional horizontala.

Azken batean, erregelamendu-garapen honi ekin behar zaio, eta ez soilik legeak berariaz eskatzen duelako, baizik eta gure administrazioen kudeaketa eta efizientzia hobetzen eta modernizatzen lagunduko duten tresnak benetan ezartzea ahalbidetzen duelako, bai eta haren zerbitzura dauden langileen lana behar bezala aztertzen duelako ere.

 

3.- Egin nahi den arau-proiektuaren xedeak.

Helburu nagusia da enplegu publikoaren legeetan diseinatutako prozesua eta eredua burutzea. Horretarako, EAEko sektore publikoaren zerbitzura dauden langileen jarduna ebaluatzeko eta karrera profesional horizontalaren sistemak benetan ezartzea ahalbidetu behar du.

Zehazkiago, hiru helburu espezifiko daude:

  1. EAEko administrazio publiko guztietan garapen profesionalari eta jardunaren ebaluazioari buruz aplikatu beharreko oinarrizko irizpideak ezartzea.
  2. Karrera profesionaleko erregelamendu-ereduak lortzea, errazagoa izan dadin enplegatu publikoak administrazio artean mugitzea eta administrazioek garapen profesionaleko graduak elkarri aitortzea.
  3. Garapen-araudia ezartzea, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren esparruan jardunaren ebaluazioa eta karrera profesional horizontala benetan ezarri eta aplikatzeko.
  4. Ordainsari osagarriak jasotzeko modua arautzea:

a) Karrera profesionaleko osagarria, funtzionarioen aurrerabide profesionala sarituko duena, EAEko administrazio publikoetan karrera profesionalaren sistema egituratzen duten lanbide-garapeneko graduen arabera.

b) Kudeaketa- edo produktibitate-emaitzengatiko osagarria, enplegatu publikoek lanpostuan izandako errendimendu berezia, ohiz kanpoko jarduera eta interesa edo ekimena sarituko dituena. Aldakorra izango da, epe bakoitzerako zehaztutako helburuen betetze-mailaren arabera.

 

4.- Bestelako aukera arautzaileak eta ez-arautzaileak.

Euskal Enplegu Publikoari buruzko abenduaren 1eko 11/2022 Legeak arlo horretako erregelamenduzko garapena eskatzen du, eta desberdindu egiten ditu EAEko sektore publiko osoan jardunaren ebaluazioa nahitaez ezartzea eta administrazio bakoitzak karrera profesional horizontaleko sistemak ezartzea.

Legeak foru- eta toki-administrazioen autonomia bermatzen du, bai eta Euskal Herriko Unibertsitatearena ere, zeinek bere karrera profesionaleko ereduak garatu ditzan, baina, aldi berean, eskatzen du EAEko administrazio publiko guztiei aplikatu beharreko oinarrizko irizpide batzuk eta administrazioen arteko mugikortasuna eta garapen profesionaleko graduak elkarri aitortzea erraztuko duten erregelamendu-ereduak adosteko.

Ondorioz, administrazio guztientzat komunak izango diren elementuak noraino iristen diren edo noraino iritsi behar duten zehazteak sistema homogeneoagoa edo ez hain homogeneoa izatea eragingo du.

A) Jardunaren ebaluazioa

Jardunaren ebaluazioak bi alderdi baloratu behar ditu: jokabide profesionala, batetik, eta errendimendua edo emaitzen lorpena, bestetik. Esparru orokor horretan, ezaugarri eta irizpide zehatzak zehaztuko dira, betiere jarduna ardatz dela: lana egiteko zuzenean eskatzen diren jokabideak. Neurriak objektiboa, behatzeko modukoa eta neurgarria izan behar du, lanpostuan garrantzitsuak diren eta langilearen mende dauden lan-jokabideen bidez (egiazta daitezkeen ebidentzien erregistroa).

B) Karrera profesional horizontala

Ezartzea aukera bat da EAEko administrazioentzat, baina, ezartzekotan, interesdunaren merezimenduen ebaluazioa aldekoa izan beharko da beti, hau da, karreran aurrera egin ahal izateko, jardunaren ebaluazioa beharko da.

Garapen profesionaleko gradua igotzean, beti, hurrengo mailara igoko da, sailkapen-talde edo -azpitalde bakoitzean zehazten den maila-tartearen barruan.

Aldeko argudioak
  • Mucho estamos tardando en la implantación de la carrera profesional, no tengo ninguna duda que favorecerá al funcionamiento de la Administración Pública Vasca.
    2024-04-17
Eztabaida fasea itxita dago. Sentitzen dugu baina jadanik ezin duzu parte hartu.
Kontrako argudioak
Eztabaida fasea itxita dago. Sentitzen dugu baina jadanik ezin duzu parte hartu.
2 iruzkin
  • Argazkia Pedro
    2024-04-17

    Este complemento de grado debería extenderse al conjunto del empleo público, no solo al personal funcionario

    a) Complemento de carrera profesional, que retribuirá la progresión profesional del personal funcionario a través de los diferentes grados de desarrollo profesional en los que se articula el sistema de carrera profesional de las administraciones públicas

  • Argazkia SN Robot
    @IratxePikaza
    2024-04-03

    Comentario de Twitter:
    Proyecto de Decreto que regulará la evaluación del desempeño y la carrera profesional horizontal del personal del Sector Público Vasco. Consulta pública previa - Irekia https://t.co/THZuTvVdfp

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan