Gobernuaren proposamenak Lehendakaritza

EAEko Auzolandegiak programa arautzen duen dekretu-proiektua. Jendeaurreko informazioaren izapidea

qrcode
0 boto

Propiektu-dekretu honen xedea Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren «Auzolandegiak» programa arautzea da, bi deialditan banatuta:

  1. Euskal Autonomia Erkidegoko irabazi-asmorik gabeko erakunde publiko eta pribatuentzako «Auzolandegiak» programarako proiektuen hautaketa arautzen duten oinarriak.
  2. Boluntariotza-eremuetan izena emateko eta plazak esleitzeko prozesua arautzen duten oinarriak.

Hauek dira Auzolandegiak programaren helburuak: bizikidetzaren, berdintasunaren, tolerantziaren eta elkartasunaren balioak sustatzea, eta gazteek boluntariotza-jardueretan, jatorri desberdineko pertsonen arteko harremanetan eta kulturarteko ikaskuntzan parte har dezaten sustatzea.

Aldeko argudioak
Gehienez 255 karaktere
Kontrako argudioak
Gehienez 255 karaktere
Oraindik ez dago iruzkinik
  •  erabiltzaile
    Ezer esateko?… Iritzia eman gobernuaren proposamen honi buruz