NIK Patrika Digitala
Gobernuaren proposamenak Ekonomiaren Garapena, Jasangarritasuna eta Ingurumena

Aizkorri-Aratz Naturagune Babestuko Baliabide Naturalak Antolatzeko 2. Plana. Aurretiazko kontsulta publikoa

qrcode
0 boto
Eztabaida fasea itxita dago. Sentitzen dugu baina jadanik ezin duzu parte hartu.

A) EKIMENAREN BIDEZ KONPONDU NAHI DIREN ARAZOAK:

Aizkorri-Arazko natura-ondarea babesteko bi figura daude: Parke Naturala eta Kontserbazio Bereziko Eremua, nahiz eta bi espazioen mugak ez datozen guztiz bat. Bestalde, figura horietako bakoitzak helburu espezifikoak ditu, horietako batzuk partekatuak. Horren ondorioz, bi espazioen babes-erregimenek ez dute koherentzia egokirik babes- eta koordinazio-lanetan.


Bestalde, indarrean dagoen Natura Baliabideak Antolatzeko Planak, zeina Euskal Autonomia Erkidegoko Natura Kontserbatzeko ekainaren 30eko 16/1994 Lege indargabetuaren arabera egin baitzen, ez ditu gaur egun indarrean dagoen Euskadiko Natura Ondarea Kontserbatzeko azaroaren 25eko 9/2021 Legeak tresna horretarako ezartzen dituen gutxieneko eduki batzuk. Besteak beste, ez dago zehaztapenik kontserbazio-helburuak ezartzeari buruz, klima-aldaketaren balizko ondorioei buruzko aurreikuspenei buruz eta epe ertainean zein luzean eragina izango duten arintze- eta egokitze-neurriei buruz, edo konektibitate ekologikoa hobetzeko beharrezko neurriei buruz.

 

B) ONARTZEKO BEHARRA ETA EGOKITASUNA:

Euskadiko Natura Ondarea Kontserbatzeko 9/2021 Legearen 38. artikuluaren 1. puntuak ezartzen duenez, leku berean naturagune babestuen kategoria bat baino gehiago gainjartzen badira, dokumentu bakar bat egin beharko da, espazio bakoitzaren plangintza eta arau espezifikoak jasoko dituena, eta babesaren koherentzia eta araubideen arteko koordinazioa bermatuko ditu. 2. puntuan ezartzen denez, lurralde beraren gainean gainjartzen diren kategorien artean, eremu horretarako natura-baliabideak antolatzeko plan espezifikoa duen kategoriaren bat dagoenean, plangintza-tresna horretan integratu beharko da.


Lege horren 48. artikuluaren 5. puntuan ezartzen denez, parke naturalek Baliabide Naturalak Antolatzeko Plan bat izan behar dute, eta hori da 38. artikuluaren 1. puntuan aipatzen den dokumentu bateratua.

 

C) arauaren helburuak:

  1. Aizkorri-Arazko Natura Baliabideak Antolatzeko Plana Euskadiko Natura Ondarea Kontserbatzeko azaroaren 25eko 9/2021 Legeak tresna horretarako ezartzen dituen edukietara egokitzea.
  2. Aizkorri-Arazko Natura Ondarearen Naturagune Babestuaren, Parke Naturalaren eta Kontserbazio Bereziko Eremuaren babes-araubide bien arteko koordinazioa eta babesaren koherentzia bermatzea.
  3. Aizkorri-Arazko Parke Naturalaren eremua aldatzea, izen bereko KBEarekin bat etor dadin.

 

D) BESTELAKO AUKERA ERREGULATZAILEAK ETA EZ-ERREGULATZAILEAK:

 

Aurreko ataletan azaldutako inguruabarrak kontuan hartuta, beharrezkotzat jotzen da Baliabide Naturalak Antolatzeko Plan berri bat egitea, eta ez da bestelako irtenbiderik ikusten.

Aldeko argudioak
Eztabaida fasea itxita dago. Sentitzen dugu baina jadanik ezin duzu parte hartu.
Kontrako argudioak
Eztabaida fasea itxita dago. Sentitzen dugu baina jadanik ezin duzu parte hartu.
Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan