Gobernuaren proposamenak Ekonomiaren Garapena, Jasangarritasuna eta Ingurumena

Aralar Naturagune Babestuko Natur Baliabideak Antolatzeko 2. Plana. Aurretiazko kontsulta publikoa

qrcode
0 boto
Eztabaida fasea itxita dago. Sentitzen dugu baina jadanik ezin duzu parte hartu.

A) EKIMENAREN BIDEZ KONPONDU NAHI DIREN ARAZOAK:

Aralarko EPPNn natura-ondarea babesteko bi figura daude: Parke Naturala eta Kontserbazio Bereziko Eremua. Dena den, bi espazioen mugak ez datoz guztiz bat. Bestalde, figura horietako bakoitzak helburu espezifikoak ditu, horietako batzuk partekatuak. Horren ondorioz, bi espazioen babes-erregimenek ez dute koherentzia egokirik babes- eta koordinazio-lanetan.

Bestalde, gaur egun indarrean dagoen Natura Baliabideak Antolatzeko Planak, zeina Naturaguneak eta Basaflora eta Basafauna Babesteko martxoaren 27ko 4/1989 Lege indargabetuaren arabera egin baitzen, ez ditu tresna horretarako gaur egun indarrean dagoen Euskadiko Natura Ondarea Kontserbatzeko azaroaren 25eko 9/2021 Legeak ezartzen dituen gutxieneko eduki batzuk. Besteak beste, ez du zehaztapenik kontserbazio-helburuen ezarpenari buruz, klima-aldaketaren balizko ondorioei buruzko aurreikuspenei buruz eta epe ertainean zein luzean eragina izango duten arintze- eta egokitze-neurriei buruz edo konektibitate ekologikoa hobetzeko beharrezko neurriei buruz.

 

B) ONARTZEKO BEHARRA ETA EGOKITASUNA:

Euskadiko Natura Ondarea Kontserbatzeko 9/2021 Legearen 38. artikuluaren 1. puntuak ezartzen duenez, leku berean naturagune babestuen kategoria bat baino gehiago gainjartzen badira, dokumentu bakar bat egin beharko da, espazio bakoitzaren plangintza eta arau espezifikoak jasoko dituena, eta babesaren koherentzia eta araubideen arteko koordinazioa bermatuko ditu. 2. puntuan ezartzen denez, lurralde beraren gainean gainjartzen diren kategorien artean, eremu horretarako natura-baliabideak antolatzeko plan espezifikoa duen kategoriaren bat dagoenean, plangintza-tresna horretan integratu beharko da.

Lege horren 48. artikuluaren 5. puntuan ezartzen denez, parke naturalek Baliabide Naturalak Antolatzeko Plan bat izan behar dute, eta hori da 38. artikuluaren 1. puntuan aipatzen den dokumentu bateratua.

 

C) ARAUAREN HELBURUAK:

  1. Aralarko EPPNren Natura Baliabideak Antolatzeko Plana egokitzea Euskadiko Natura Ondarea Kontserbatzeko azaroaren 25eko 9/2021 Legeak tresna horretarako ezartzen dituen edukietara.
  2. Aralarko Natura Ondarearen Naturagune Babestuaren, Parke Naturalaren eta Kontserbazio Bereziko Eremuaren babes-araubide bien arteko koordinazioa eta babesaren koherentzia bermatzea.
  3. Aralarko Parke Naturalaren eremua aldatzea, izen bereko KBEarekin bat etor dadin.

 

D) IZAN DAITEZKEEN BESTELAKO AUKERA ERREGULATZAILEAK ETA EZ-ERREGULATZAILEAK:

Aurreko ataletan azaldutako inguruabarrak kontuan hartuta, beharrezkotzat jotzen da Baliabide Naturalak Antolatzeko Plan berri bat egitea, eta ez da bestelako irtenbiderik ikusten.

Aldeko argudioak
Eztabaida fasea itxita dago. Sentitzen dugu baina jadanik ezin duzu parte hartu.
Kontrako argudioak
Eztabaida fasea itxita dago. Sentitzen dugu baina jadanik ezin duzu parte hartu.
2 iruzkin
  • Argazkia Edurne Huesa Otegi
    2023-10-05

    Eta nolatan ditugun bakarrik 12 egun baliodun alegazioak egiteko? zein legeren arabera? ez dirudi horrela parte hartze publikoa errazten denik.

  • Argazkia Edurne Huesa Otegi
    2023-10-05

    Aralarko Natur Kontserbazioa handitzeko baldin bada ados, are gehiago gaur egungo Biodibertsitatearen egoera kaskarra dela ta, alderantziz bada, Natur kontserbaziorako neurriak gutxitzeko ez gaude ados Plan honekin.

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan