Gobernuaren proposamenak Ekonomiaren Garapena, Jasangarritasuna eta Ingurumena

Armañon Naturagune Babestuko Baliabide Naturalak Antolatzeko 2. Plana. Aurretiazko kontsulta publikoa

qrcode
qrcode

Armañon Naturagune Babestuko Baliabide Naturalak Antolatzeko 2. Plana. Aurretiazko kontsulta publikoa. Ondorioak

2023-11-09

Armañón natura-balio handiko eremua da, eta gaur egun Natura Ondarearen Naturagune Babestuaren tipologia bikoitza du, Natura 2000 Sareko parke natural eta kontserbazio bereziko eremu (KBE) gisa, bakoitzak bere plangintza-tresna propioekin.

Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzak egokitzat jo du prozedura hastea, behin betiko onartutako NBAPak jaso ditzan berriki onartutako 9/2021 Legeak dokumentu-tipologia horretarako adierazten dituen gutxieneko eduki gehigarriak.

Aurretiazko kontsulten aldian ez zen inolako ekarpenik edo iruzkinik jaso haren egokitasunari buruz, ez eta idazketan kontuan hartu beharreko alderdiei buruz ere.

Aurreko guztia kontuan hartuta, Armañon Natura Ondarearen Naturagune Babestuaren Natura Baliabideen Antolamendurako 2. Plana egiteko eta onartzeko prozedura formala izapidetzen jarraituko da.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan