Gobernuaren proposamenak Turismoa, Merkataritza eta Kontsumoa

Balio akademiko ofiziala duen titulu bat lortzera bideratuta ez dauden ikastetxe pribatuetako erabiltzaileen informazioa jasotzeko eta interes ekonomikoak babesteko eskubidea arautzen duen dekretu-proiektua. Jendeaurreko informazioaren izapidea

qrcode
0 boto

Euskal Autonomia Erkidegoko Kontsumitzaileen eta Erabiltzaileen Estatutuak, 12. artikuluan, Kontsumitzaileeneta Erabiltzaileen Defentsarako azaroaren 16ko 1/2007 Lege Orokorraren 8. artikuluan aitortutako eskubide berberak aurreikusten ditu.

kontsumitzaileek eta erabiltzaileek informazioa jasotzeko daukaten eskubidearekin lotuta, 4/2033 Legearen V. Kapituluak eskaintzen dio, hiru ataletan dago egituratuta. Lehenengoak jarduketaprintzipio orokorrak xedatzen ditu, eta honako hauek arautzen: ondasunen eta zerbitzuen aurkezpena eta etiketak; sustapen-eskaintzen publizitatea; prezioei buruzko informazioa, eta bestelako informazioa, dagoeneko aipatu den betebehar bat nabarmentzen dela bertan: zerbitzuen enpresek, kontratazioaren aurretik, nahitaez jakinarazi behar dute ea eragozpenen bat egon daitekeen zerbitzua behar bezala erabiltzeko.

Eremu horretan, Euskal Autonomia Erkidegoak uztailaren 22ko 182/1997 Dekretua eman zuen, zeinaren bidez arautzen baita balio akademiko ofiziala duen titulu bat lortzera bideratuta ez dauden unibertsitateaz kanpoko irakaskuntzako ikastetxe pribatuetako erabiltzaileek informazioa jasotzeko duten eskubidea. Hura argitaratu zenetik bi hamarkada baino gehiago igaro diren honetan, beharrezkoa da gaiaren gaineko erregulazio berri bat egitea, bi arrazoirengatik.

Lehenik eta behin, azken urteotan garrantzia hartzen ari da urrutiko ikastaroak kontratatzea eta ematea, eta kasu horietan beharrezkoa da erabiltzaileak ikastaroa kontratatu aurretik eta kontratuan bertan jaso behar duen informazioa indartzea. Alde horretatik, garrantzitsua da erabiltzaileak jakitea urrutiko kontratazioaren kasuan kontratuari uko egiteko eskubidea duela. Eskubide horren garrantziak justifikatzen du Dekretuaren 7. artikuluan alderdi hori espezifikoki tratatzea.

Bigarrenik, askotan, hirugarren batek edo ikastetxeak berak emandako finantzaketari esker ordaintzen du kontsumitzaileak ikastaroaren prezioa. Kasu horretan ere, arau bereziak jaso behar dira, kontsumitzailea behar bezala informatuta egon dadin. Ideia horri erantzuten dio Dekretuaren 8. artikuluak.

Aurreko erregulazioarekiko egindako aldaketen garrantzia dela-eta, beste dekretu bat egitea erabaki da, 182/1997 Dekretua aldatu beharrean.

 

*Dekretuaren xedea

Aurreko gogoetetatik abiatuta, honako helburu hauek beteko dituen dekretu bat egitea proposatzen da:

  • Kontsumitzaileak informazio nahikoa izatea kontratazioa egin baino lehen, eta informazio horri esker jakin ahal izatea zer eskubide dituen, kontratua formalizatzeari buruz eta dokumentazioa idatziz exijitzeari buruz, kontratatutako ikastaroaren guztizko prezioari buruz, finantzaketarekin eta finantzaketarik gabe, aurrez ordaindu beharrekoari buruz eta, hala badagokio, atzera egiteko eskubiderik badagoen eta eskubide hori baliatzeko aukerei buruz.
Aldeko argudioak
Gehienez 255 karaktere
Kontrako argudioak
Gehienez 255 karaktere
Oraindik ez dago iruzkinik
  •  erabiltzaile
    Ezer esateko?… Iritzia eman gobernuaren proposamen honi buruz
Komunikabideek behera kargatzeko