100 %alde
Boto 1 (1/0)
Eztabaida fasea itxita dago. Sentitzen dugu baina jadanik ezin duzu parte hartu.
Azken urteotan, gure artean ekimen bat baino gehiago egon da Euskal Autonomia Erkidegoan legez araututa uzteko, denen argigarri eta ondo, zer den gardentasuna; izan, giltzarria baita; politikagintzaren diseinu aurreratu ororen gakoa gure ustez, eta ez, soilik, gobernantza berriari eta gobernu onari buruzko doktrina-ildoen elementu nagusia, hori ere bai, zalantzarik gabe. Bada, lege hau ekimen horien azken burua da.
Hau da lege honen xedea:
- Herritarrek informazio publikoa irispidean izateko duten eskubidearekin batera, jarduera publikoak gardenak eta publikoak izan daitezela arautu eta bermatzea.
- Herritarren parte-hartzea bultzatzeko oinarrizko esparrua eratzea, interes publikoko erabakiak diseinatu eta hartzeko.
- Lege honetan xedatutako betebehar eta obligazioak ez betetzeagatiko erantzukizunaren eta bermeen araubidea ezartzea.
- Arau-hausteei buruzko informazioa ematen duten pertsonen babesa arautzeko eta ustelkeriaren aurka borrokatzeko otsailaren 20ko 2/2023 Legean informatzaileentzat aurreikusi den babesa arautzea; babes hori lege honen V. tituluan adierazitako GardenaGardentasunaren Euskal Agintaritza agentzia independentearen bidez bermatuko da.
Lege honek helburu hauek lortu nahi ditu:
- Herritarrei aditzera ematea zein diren administrazio publikoen jardueren plangintza eta konpromiso estrategikoak, eta, horrela, publizitate aktiboaren printzipioa sendotzea.
- Lege honen arabera garrantzitsuak diren datu guztiak formatu irekian argitara daitezen sustatzea.
- Sustatzea herritarrek irispidean izan dezatela Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoaren parte diren antolakundeen esku dagoen informazio publikoa.
- Gai publikoetan erantzunkidetasunez parte hartzeko kultura eta ohiturak sortzen laguntzea.
- Informatzaileen babes egokia bermatzea, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2019ko urriaren 23ko 2019/1937 Zuzentaraua betetzeko, horrela erantzuten baitzaio informatzaileak babesteko beharrari, baldin eta interes orokorra ukitzen duten edo interes horri kalte eragiten dioten ordenamendu juridikoko arau-hausteei buruz informatuz gero; horretarako, kanpoko informazio-kanal bat antolatzen duen agentzia independente bat sortuta.
Aldeko argudioak
-
Vigilar vehículos con logotipo público u otro mobiliario rastreo movimientos no se utilicen fuera de lo público con rastreo obligatorio y luego querer pasar factura de uso al erario público por falta de transparencia.2023-07-30
Eztabaida fasea itxita dago. Sentitzen dugu baina jadanik ezin duzu parte hartu.
Kontrako argudioak
Eztabaida fasea itxita dago. Sentitzen dugu baina jadanik ezin duzu parte hartu.
¿Dónde se puede consultar el texto?
Logotipo publikoa edo mugimenduak arakatzen dituen beste altzariren bat duten ibilgailuak zaintzea, baldin eta ez badira erabiltzen eremu publikotik kanpo nahitaezko miaketarekin, eta, gero, erabilera-faktura altxor publikora pasatu nahi izatea gardentasun faltagatik.
Vigilar vehículos con logotipo público u otro mobiliario rastreo movimientos no se utilicen fuera de lo público con rastreo obligatorio y luego querer pasar factura de uso al erario público por falta de transparencia.
Va ha haber un un reglamento disciplinario para los que se niegan a responder las solicitudes de información ( léase director de puertos) y se redactará el mismo a la vez que la Ley?
Van a poner un departamento especializado de la Ertzaintza con suficiente personal para tramitar las denuncias secretas o ocurrirá como la sección de medio ambiente y urbanismo que solo tiene 8 agentes para toda la CAV?