
Baliabide Turistikoen Lurralde Plan Sektoriala. Aurretiazko kontsulta publikoa. Ondorioak
Lurralde Antolamenduaren Gidalerroak, uztailaren 30eko 128/2019 Dekretuaren bidez behin betiko onartutakoak, lurralde-eredua definitzen duten printzipio gidari batzuen gainean eraikitzen dira. Printzipio horiek definizio hori egiten dute elementu jakin batzuetan oinarrituta , besteak beste, kultura- eta natura-ondarean eta baliabide turistikoetan, eta hain handia da jarduera turistikoari aitortzen dioten dimentsioa, ezen jasangarria izateko planifikatu behar den, garatzen den lurraldea desorekatzen duten inpaktuak ez eragiteko.
Horregatik, Turismoari buruzko uztailaren 28ko 13/2016 Legeak 10. artikuluan xedatzen du Euskadiko baliabide turistikoen lurralde-antolamendua lurralde-plan sektorial baten bidez gauzatu beharko dela, eta plan horrek Euskal Autonomia Erkidegoko lurralde-garapen turistikoaren eredua definituko duela.
Gainera, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 133.1 artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, proiektua egin aurretik, aldez aurreko kontsulta publikoa egin da, Administrazioaren web-atarien eta Irekiaren bitartez. Kontsulta horretan, etorkizuneko arauak uki ditzakeen subjektuen eta erakunde adierazgarrienen iritziak bildu dira.
Horretarako ezarritako epea igaro eta aipatutako izapideen emaitza baloratu ondoren, prozedura izapidetzen jarraituko da, planaren aurrerapena eta hasierako dokumentu estrategikoa idatziz.
Eskertzen dizugu Turismo Baliabideen Lurralde Plan Sektorialarekiko duzun interesa. Jakinarazten dizugu plana egiten den bitartean une gehiago egongo direla parte hartu ahal izateko.
Jasotako iruzkinari dagokionez, argitu behar da Lurralde Plan Sektorialak EAE osorako antolamendu sektorialeko planak direla. Kasu honetan, Turismo Baliabideen LPS turismoa antolatzeko tresna bat da. LPSa idazketa tekniko baten eta partaidetza-prozesu baten emaitza izango da, eta hasi berria da.



